Agenda 21 Programan egonen da herria eskualdeko beste batzuekin batera

Esteban AROTZENA 2006ko mai. 12a, 16:26
Agenda 21 interesgarria izan omen daiteke herriaren garapenerako. TTIPI TTAPA

Leitza, Lekunberri, Larraun eta eskualdeko beste hainbat herrirekin batera Agenda 21ean elkarlanean aritzeko akordioa hartu berria du Goizuetako Udalak. Programa honen barreneko lehenengo pausoa inkesta bat egitea izanen da, alderdi guzietatik –soziala, ekonomikoa…– herriaren egoera aztertu ahal izateko. %80ko subentzioa izanen du honek.

da oraingo kontua. Rio de Janeiron sortu zen 1992an, mende honetan munduko garapenak zein bide hartu behar duen eztabaidatu zenean. Orain berriz, herri eta zonalde txikietara eraman nahi da hori, baina helburu berarekin: etorkizuneko garapena nolakoa eta nondik norakoa behar duen aztertu eta eztabaidatzea.

Baztanen eta Bortzirietan, esate baterako, lehengo udan ekin zioten Agenda 21eri. Hasteko, 600 inkesta egin ziren, herritarrek somatzen dituzten premiak eta gabeziak zein diren jakiteko, besteak beste. Geroztik, inkesta hauen emaitzak oinarritzat hartuta, gai ezberdinak lantzeko lan-taldeak eta foroak egiten ari dira aipatutako bi bailaretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun