Hasierako onarpena eman die Udalak Arau Subsidiarioei

Esteban AROTZENA 2006ko api. 25a, 16:57

Alegazioak aurkezteko hilabete bateko epea irekiko da orain

Apirilaren 5ean egindako batzar berezian hasierako onarpena eman zien Udalak ahobatez Arau Subsidiario berriei. Ondorengo egunetan aterako dira berriz, legeak agintzen duen bezala, prentsako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkiak, eta orduntxe zabalduko da alegazioak aurkezteko hilabeteko epea. Arkitektuek alegazioak aurkeztutakoan, berriz Udalaren mahai gainean jarriko dira Arauak, korporazioak behin behineko onarpena eman diezaien, horrela baldin badagokio. Gero, Iruñak eman beharko die azken oniritzia Arauak behin betikoak izan daitezen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun