Martxoaren 12an, emanaldi berezia eskaini zuten hemezortzi txistularik, 50 urtez herriko txistulari izan ondotik, duela 25 urte hil zen Angel Alduntzinen omenez. Hiruzpalau belaunaldiko txistulari, danbolin-jole eta atabalariak bildu ziren Karrapean. Txistu hotsekin batera, salda beroa eta txistor egosia ere banatu zuten. Hainbat jota, porrusalda eta bertze jo zituzten Alduntzinen estilora, hau da, azkar eta bizi-bizi. Dantza egiteko aukera ere aprobetxatu zuen koadrila batek eta hantxe ibili ziren krixkitinak joz.