Inguruko herriekin elkarlanean emanen ditu Udalak hainbat zerbitzu

Esteban AROTZENA 2006ko api. 25a, 14:45

Musika Eskola, zabor bilketa eta Gizarte Zerbitzua oraingoz

Lekunberri, Araitz, Arano, Areso, Betelu, Larraun, Leitza eta Goizuetako Herriko Etxeetako ordezkariekin lan batzordea osatu zuten orain dela hilabete batzuk udal zerbitzuak hobekiago antolatu eta ahal den neurrian emateko aukerak aztertzeko.

Herri hauetan ematen diren zerbitzu ezberdinen azterketa egin ondoren, Musika Eskolara, zaborren bilketa eta tratamendura eta Gizarte Zerbitzura bakarrik zabalduko da oraingoz elkarlana. Nafarroako Gobernuari eskatu zaio berari dagokion dirulaguntza, eta Lekunberriko Herriko Etxean zentralizatuko dira aipatutako zerbitzuak. Biztanleen kopuruaren arabera ordainduko du herri bakoitzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun