Futbol derbia jokatuko dute Beti Gazte eta Baztango neska kadete-infantilek

Ttipi-Ttapa api 19, 08:00

Eskubaloian, txapeldunen faseko azken partidan, hirugarren postua jokoan izanen dute Donezteben Errekak eta Ardoik

Azken txanpan sartua da denboraldia eskualdeko kirol taldeentzat. Eskubaloian, emakumeen talde nagusiek bukatu dute, baina Errekako gizonezkoek lauko finalerako sailkapena segurtatua dute. Larunbat honetan, gurutzaketan Loyola taldea saihesteko hirugarren postua lortzeko norgehiagoka izanen dute Errekak eta BM Ardoik. Irabazleak Lagunak taldearen kontra jokatuko du finalerdia eta galtzaileak, orain arteko partida guztiak irabazi eta faborito nagusia den BM Loyolaren kontra. Berdinketa Zizurko taldeari emanen lioke hirugarren postua. Futbolari dagokionez, Nafarroako ligetan ari diren talde nagusi guztiek etxean jokatuko dute eta Gipuzkoan ari direnek kanpoan. Errugbian, Sarako Izarrako emakumeek Animainean jokatuko dute.

Leitzako Herri Krosaren itzulera borobila izan da

Ttipi-Ttapa api 18, 14:30 Leitzaldea   Leitza

Lau urteko etenaldiaren ondoren, gogotsu hartu dute korrikalariek Leitzako Herri Krosaren itzulera. Apirilaren 13an jokatu zuten proba herrikoia eta aurreikuspen guztiak hautsi dituzte parte hartzaile kopuruek. Benjaminetan azkeneko urteetan baino korrikalari gehiago izan dira, 67 gaztetxok parte hartu dute proban eta 143k helduetan. Taldeka parte hartu eta axuria irabazteko erronka ere luzatu zuten antolatzaileek eta izena eman zuten sei taldeek lortu zuten erronka gainditzea. Antolatzaileek «balorazio oso ona» egin dute.

José Miguel Beraza Zubillaga

Leitzaldea: Leitza

2024ko apirilaren 10ean hil zen, 86 urte zituela.