Azaroaren 12an Udalak eta Osasuna fundazioak 2014 eta 2015 denboraldirako hitzarmena sinatu zuten. Urria /maiatza bitartean bi arratsaldez kirol instalakuntzak uzten dizkiete eta ordainetan 800 euroko ekarpena egiten dio Udalak fundazioari. Hala, Fundazioak dituen Nafarroako futbol eskoletako egoitzetako bat izanen da Leitza. Jendaurrean sinatu zuten ofizialki hitzarmena eta ondoren Asier Riesgo, Unai Garcia eta Kenan Kodro jokalariekin egoteko aukera izan zuten herriko gaztetxoek.