Irailaren 27an egin zen Kaskagorren penthatlona

JM BARRIOLA 2014ko urr. 16a, 10:38
Utzitako argazkiak

Duela 25 urte Donostiako eta Leitzako gazte batzuen burutazioz hasitakoa da Kaskagorren penthatlona eta iraileko laugarren asteburuko larunbatean ospa­tzen da. Ondarretako hondartzan igeri egin ondoren, Nafarroako mugaraino bizikletaz eto­rri, Leitzako herrira laisterka ailegatu eta bertan egiten dira azken bi frogak, bazkaria eta parranda. Hasierako urteetan 20 bat lagun elkartu ziren eta azkeneko urteetan 80tik gora bizikleta konta daitezke, eta azkeneko bi frogatan ehundik gora lagun. Helburu nagusia lagun arteko egun zoragarri bat igarotzea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun