Igor Esnaola nagusitu da Euskadiko sega txapelketan

TTIPI-TTAPA 2014ko abu. 12a, 12:23
32 kilorengatik ez zen azpitxapeldun izan Jon Kanflanka leitzarra. Artxiboko argazkia

Jon Kanflanka leitzarra hirugarren izan zen sorterrian jokatutako finalean

Leitzako Urtotxiki baserriaren inguruko zelaietan, abuztuaren 10ean, igande eguerdiko 12:00etatik aurrera eta 450 ikusle ingururen aurrean, Euskadiko segaa finalerako sailkatutako lau segalariek, batera eta hirurogei minutuz aritu ziren zeinek belar kilo gehien ebaki. Azkenean, iaz bezala, Igor Esnaola gipuzkoarra nagusitu zen, 3.132 kilo terdi belar moztuta.

Bigarren postua Juan Joxe Lizaso eskuratu zuen (2.782,5) kilo eta 32 kilo gutxiago ebaki zituen Jon Kanflanka leitzarrak (2.750,5 kilo), hirugarren postua eskuratzeko. Beraz, iazko podium berbera errepikatu zen, postu beretan gainera. Mikel Garaialde izan zen laugarren (2.569,5 kilo).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun