Euskadiko sega txapelketaren finala Leitzako Urtotxiki baserri inguruan jokatuko da igande eguerdian

TTIPI-TTAPA 2014ko abu. 8a, 13:15
Jon Kanflanka leitzarra lanean, joan den urteko txapelketako saio batean. Artxiboko argazkia

Jon Kanflanka leitzarra ere lau finalisten artean dago

Igor Esnaola, Mikel Garaialde eta Juan Joxe Lizaso gipuzkoarrak eta Jon Kanflanka leitzarra Gizonezkoen Euskadiko sega txapelketaren txapel nagusiaren bila lehiatuko dira abuztuaren 10ean, igande eguerdiko 12:00etan hasita Leitzako Erreka auzoko Urtotxikibaserri inguruan.

Lau segalari hauek Aian (Gipuzkoa) jokatutako kanporaketan lortu zuten finalerako txartela. Leitzan ordubeteko lana izanen dute eta ahalik eta belar-kilo gehien ebakitzen duenak jantziko du txapela, aintzat hartuta txukun ez ebakitzeagatik epaileek jar ditzaketen zigorrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun