442 kirolarik bukatu dute Euskal Herria Mendi Erronka

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 12a, 08:56
Partehartzaileak, Leitzatik abiatzerakoan. Pablo Feo

65 kilometroko luzera duen proban Amezketako Iker Karrera nagusitu da

Euskal Herria Mendi Erronka mendi lasterketa maiatzaren 31n egin da Leitzan. Euskal Selekzioaren Aldeko Iri­tzi Taldeak leitzarren laguntzaz antolatu du. 65 kilometroko luzeran eta 7.000 metroko gainbehera duen proba buka­tzen bizkorrena Amez­ketako Iker Karrera izan da (6:34:39). 
 
Hain zuzen, zazpi ordu baino guttiago behar izan dituen kirolari bakarra izan da Amez­ketakoa.  Orozkoko Javi Olabarria izan da bigarren (7:00:54) eta Zumaiako Pedro Etxe­be­rria hirugarren (7:07:09). Lehenbiziko leitzarra Oskar Ariztimuño izan da, 28. sailkapen orokorrean (07:59:21).
 
Lehenbiziko emakumea, berriz, Errenteriako Leire Fernandez Abete izan da, 33. sailkapen osoan (08:02:36).
 
Leitzatik abiatuta, Guratz, Gorriti, Arribe, Gaintza, Hirumugarrieta (1.431 metro), Albi, Artxueta, Lekunberri, Etxarri, Ireber eta Kornieta igaro behar izan zuten kirolariek.
Parte hartzaile kopuruak ere gorantz egin du aurten, 700 dortsaleko muga jarri eta guztiak bete baitziren. Horietatik 442k lortu zuten proba burutzea.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun