442 kirolarik bukatu dute Euskal Herria Mendi Erronkaren bigarren edizioa Leitzan

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 2a, 17:02
Euskal Herria Mendi Erronkako partehartzaileak, Leitzatik abiatzerakoan. Pablo Feo

65 kilometroko luzera duen proban Amezketako Iker Karrera nagusitu da

Euskal Herria Mendi Erronka mendi lasterketa maiatzaren 31n egin da Leitzan, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea, leitzarren laguntzaz antolatua. 65 kilometroko luzeran eta 7.000 metroko gainbehera duen proba bukatzen bizkorrena Amezketako Iker Karrera izan da (6:34:39).

Euskal Herria Mendi Erronka mendi lasterketa maiatzaren 31n egin da Leitzan, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea, leitzarren laguntzaz antolatua. 65 kilometroko luzeran eta 7.000 metroko gainbehera duen proba bukatzen bizkorrena Amezketako Iker Karrera izan da (6:34:39).

Hain zuzen, zazpi ordu baino guttiago behar izan dituen kirolari bakarra izan da Amezketakoa. Orozkoko Javi Olabarria izan da bigarren (7:00:54) eta Zumaiako Pedro Etxeberria hirugarren (7:07:09). Lehenbiziko leitzarra Oskar Ariztimuño izan da, 28. sailkapen orokorrean (07:59:21). Lehenbiziko emakumea, berriz, Errenteriako Leire Fernandez Abete izan da, 33. sailkapen orokorrean (08:02:36).

Leitzatik abiatuta, Guratz, Gorriti, Arribe, Gaintza, Hirumugarrieta (1.431 metro), Albi, Artxueta, Lekunberri, Etxarri, Ireber eta Kornieta igaro behar izan zuten kirolariek.

Parte hartzaile kopuruak ere gorantz egin du aurten, 700 dortsaleko muga jarri eta guztiak bete baitziren. Horietatik 442k lortu zuten proba burutzea.

 

Eskualdekoen sailkapena

28. Oskar Ariztimuño (Leitza) – 7:59:21

34. Unai Plaza (Baztan) – 8:02:42

51. Julen Lizarraga (Leitza) – 8:14:10

62. Eneko Aizagirre (Leitza) - 8:19:46

112. Joseba Elizagoien (Bertizarana) – 8:49:25

116. Juan Mari Ugartemendia (Leitza) – 8:51:11

149. Jon Ander Zabaleta (Leitza) – 9:10:09

168. Bernard Seillan (Senpere) – 9:18:47

169. René Irubetagoiena (Senpere) – 9:18:51

183. Joseba Petrirena (Ituren) – 9:23:27

190. Arkaitz Nieve (Leitza) – 9:25:33

203. Angel Mari Juantorena (Leitza) – 9:35:17

218. Iñigo Makazaga (Leitza) – 9:42:24

220. Josu Zestau (Leitza) - 9:44:11

231. Iraitz Uriarte (Leitza) – 9:50:09

243. Iñaki Zabaleta (Leitza) – 10:02:51

249. Mikel Iriarte (Leitza) – 10:06:05

288. Jon Arangoa (Leitza) – 10:23:01

302. Pello Kanflanka (Leitza) – 10:27:40

317. Asier Zabaleta (Leitza) – 10:32:47

352. Mikel Diosdado (Leitza) – 10:54:41

370. Mikel Irigoien (Lesaka) – 11:00:19

405. Eneko Andueza (Leitza) – 11:25:33

406. Iker Zubillaga (Leitza) – 11:25:33

408. Iker Gomez (Leitza) – 11:25:38

416. Xabier Eraso (Areso) – 11:36:52

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun