Natur Bideen Eguna ospatuko da Plazaolan maiatzaren 4an

JM BARRIOLA 2014ko mai. 1a, 12:53
Plazaola trenaren aspaldiko argazkia. Plazaola Partzuergoa

Ostatu eta museoek ere eskaintza bereziak prestatu dituzte

Maiatzaren 4an izanen da aurtengo Natur Bideen Eguna eta Plazaolako natur bidearen in­guruan egun osoko pesta antolatua da. Goizean goizetik naturbidetik barna ibilaldiak egiteko proposamena luzatu dute: Lei­tza, Le­kun­be­rri, Latasa… eta geltokia dagoen eremuak bisitatuz. 11:00etatik aurrera  ibilaldietan parte hartu dutenentzat  pin­txoak izanen dira eta Aralar musika eskolako fanfarreek eta Leitzako dantzari txikiek emanaldiak eskainiko dituzte.  Artisauak ere beren postuak jarriko dituzte eta geltokian erakusketa bat ere jarriko da. Horretaz gain, Leitza eta Lekunberri artean bidaiak eginez ibiliko da tren turistiko bat.  Herriko ostatuek ere bat egin dute pestarekin eta pintxo-potea edo menu bereziak dasta­tzeko aukera emanen dute. Arratsaldean ere izanen da zer ikusia.  16:00etik aurrera bisita gidatuak egiteko aukera izanen da Arro base­rrian eta Peru-Harrin. 19:00tik aurrera  Ortzadar Taldearekin dantzaldia izanen da.  

Aurtengoa ospakizun hirukoi­tza izanen dela esan liteke,  Plazaolako trenbidea inauguratu zutela 100 urte bete direlako eta Plazaolako Partzuergo Turistikoa osatu zela 20 urte.  Hori dela eta urte guztian zehar ekimenak ari dira egiten ibilbideak zeharkatzen dituen herrietan. Gainera, partzuergoak web gune berria  ere jarri du martxan gure inguruko informazio turistikoa zabaltzeko asmoz, www.plazaola.org helbidean topatuko duzue guztia. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun