Sahararen aldeko indoor bizikleta topaketa eginen da uztailaren 28an Leitzan

TTIPI TTAPA 2012-07-25 12:42   Kirola  Leitzaldea: Leitza

35 minutuko lau saio eginen dira, larunbat arratsaldeko 16:00etatik aurrera

Elkartasuna eta kirola uztartuz, Saharari elkartasuna adierazteko ekimena antolatu du Saharar Herriarekiko Elkartasun Taldeak: indoor bizikleta topaketa. Uztaila­ren 28an eginen da plazan, eta 16:00etatik au­rera 35 minutuko lau saio eginen dira: 16:00etan, 16:40an, 17:20an eta azkena 18:00etan.

Izen-ematea hilaren 24a baino lehen egin behar zen. Ruben Kaba­lle­ro, Nerea Gartzia, An­gel Se­rra­no eta Buxy Kortajare­na izanen dira monitoreak, eta prezioak hauek: saio bat egiteko­tan 10 euro, bi saiorekin 12 euro, hiru­rekin 14 euro eta lau­re­kin 16 euro.

Leitza, Billabona eta Asteasuko kiroldegiak dira saio honen babesleak, baita Leitzako udala ere. Topaketa hauen helburua, Sahara herriari elkartasuna adieraztea eta topaketetan lortzen den diruarekin urte guztiak sahara eta saharrarrekin zerikusia duten ekintzak antolatzeko dirua lortzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa