2016 urtean kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzak onartu ditu Baztango Udalak

  Kultura  Baztan

2016 urtean kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzak onartu ditu Baztango Udalak

Guraso elkarteek antolatutako kultur ekitaldiak ere subentzionatuko ditu 

Kultur jarduerak egiteko eta kultur elkarteak diruz laguntzeko 20.299,74 euro euro bideratuko ditu Baztango Udalak. Horretaz gain, ikastetxe ezberdinetako Guraso Elkarteek urtean zehar antolatutako kultur ekitaldietarako ere 3.247,20 bideratu ditu.

Joanes Illarregi Nafarroako Bertsolari txapelketako final laurdenetan izanen da

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Joanes Illarregi Nafarroako Bertsolari txapelketako final laurdenetan izanen da

Ostiralean Iruñean jokatutako kanporaketan lortu zuen txartela leitzarrak, Saats Karasatorre, Joana Ziganda eta Sahats Alemanekin batera

Lepo zegoen Iruñeko Katakraken jokatu zen ostiralean Nafarroako Bertsolari Txapelketako kanporaketa saioa. Bertan txapelketan lehen aldiz izena eman duten bertsolariek hartu zuten parte eta Saats Karasatorrek eskuratu zuen lehen postua. Harekin batera, Joanes Illarregi leitzarra (kanporaketan aritu zen eskualdeko bertsolari bakarra), Joana Ziganda eta Sahats Aleman sailkatu dira otsailean hasiko diren Nafarroako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako. 

Svieta Kaschenaren margolanak ikusgai dauden Lesakan urtarrilaren 1era arte

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Svieta Kaschenaren margolanak ikusgai dauden Lesakan urtarrilaren 1era arte

Bihotzkada Kolektiboak antolatu du erakusketa Taupadak gunean

Svieta Kaschena margolariaren lanak ikusgai daude abenduaren 1etik urtarrilaren 1era bitarte Lesakako Taupadak gunean (Eltzeta karrikaren 18an). Bihotzkada kolektiboak antolatutako erakusketa ortzegun, ortzirale, larunbat eta igandetan dago ikusgai, 16:00etatik 20:00etara. Inpresionismoa lantzen du sortzez ukrainiarra baina urteotan Beran bizi den artistak.

Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolak hainbat emanaldi eskainiko ditu egunotan

  Kultura  Bortziriak  Bera

Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolak hainbat emanaldi eskainiko ditu egunotan

Musika tresna ezberdinen entzunaldien ondotik, abenduaren 21ean Eguberrietako kontzertua eskainiko dute San Esteban elizan 

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 21ean, 18:00etan San Esteban elizan. Ikasturteko lehen hiruhilabetea borobiltzeko entzunaldiak ere eginen dituzte Musika eskolan: abenduaren 13an, asteartean biolin entzunaldia; abenduaren 16an, ortziralean trikitixa eta akordeoi entzunaldia eta abenduaren 20an, asteartean piano entzunaldia. Emanaldi guztiak 18:00etan izanen dira.

Joxe Juan Zubieta "Etxabek", Eneko Abasolo "Abarkas"ek eta Julen Zelaietak irabazi dute Bortzirietako XVIII. taldekako lehiaketa

  Kultura  Bortziriak

Joxe Juan Zubieta "Etxabek", Eneko Abasolo "Abarkas"ek eta Julen Zelaietak irabazi dute Bortzirietako XVIII. taldekako lehiaketa

Kotto saria Xabi Maia Elizondoarrarentzat izan zen, puntua jarri eta 9ko ttikian botatako bertsoarengatik

Joan den larunbatean jokatu zen Bortzirietako bertso eskolak hemezortzigarren aldiz antolatu duen Taldekako bertso lehiaketa. 24 izan ziren bertan parte hartu zutenak. Aurten, eskualdeko bertsolariez gain, Bilbo eta Zumarragako bertsolariek ere parte hartu zuten. Bortzirietako bertsolariak, Euskal Herriko bertso eskolen arteko “Bertso Truk” ekimenean murgildurik dabiltza eta aurten Bilbo eta Zumarragako bertso eskolei Taldekako lehiaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete. Bilbo eta Zumarragako bertso eskoletako kideez gain, Mungiako eta Iurretako bertso eskoletako kideek ere parte hartu zuten. Azken urteetan Bortzirietako Bertso eskolak joan etorriko desafioak antolatu ditu Mungia eta Iurretako bertso eskolakoekin eta hauek ere lehiaketan parte hartzera animatu ziren.

Baratze kritikoa erakusketa zabalduko dute Elizondon abenduaren 5etik 16ra arte

  Kultura  Baztan  Elizondo

Mugarik gabe erakundearen eskutik Arizkunenean 

Mugarik gabe erakundearen eskutik ‘Baratze kritikoa’ erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 5etik 16ra arte Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Info +

Diana Iniesta margolaria berezko argiarekin azalduko da Bertizen

  Kultura  Bertizarana

Diana Iniesta margolaria berezko argiarekin azalduko da Bertizen

Abenduaren 12ra bitarte ikusgai dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkean

Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren Con mi luz-berezko argiarekin margo erakusketa zabalik da Bertizko Jaurerriko Natur Parkean abenduaren 12ra bitarte. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara daude zabalik erakusketaren ateak.

Aragoiko Jose Ramon Luna de la Ossak irabazi du Lesakako argazki lehiaketa

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Aragoiko Jose Ramon Luna de la Ossak irabazi du Lesakako argazki lehiaketa

38 argazkilarik 111 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai daude azaroaren 30era bitarte Harriondoako konbentuan 

Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Guzira, 38 argazkilarik 111 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino guttixeago. 

Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta interneten, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin

  Kultura

Osotara eraberritu den KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 produktu baino gehiagoren erreferentziak biltzen ditu jada

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez —aurtengoa 18. edizioa da—, Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. 

50. urteurreneko erakusketa ireki du Elizondoko Lanbide Eskolak Arizkunenean

  Kultura  Baztan  Elizondo

50. urteurreneko erakusketa ireki du Elizondoko Lanbide Eskolak Arizkunenean

Azaroaren 21etik abenduaren 3ra bitartedago zabalik 

Elizondoko Lanbide Eskola 50 urtez lan bidean erakusketa ikusgai jarri dute azaroaren 21etik abenduaren 3ra bitarte Arizkunenean. Astelehenetik ortziralera 17:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 10:00etatik 13:00etara zabaltzen ditu ateak erakusketak eta bertan, 50 urte hauetako argazkiak eta bertzelako agiriak ikus daitezke.

Kale edo bale… Balikebale lehiaketa arrakastatsua suertatu da aurten ere Leitzan

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Kale edo bale… Balikebale lehiaketa arrakastatsua suertatu da aurten ere Leitzan

335 lagunek bete zuten larunbatean Leitzako zineman, lau talderen arteko lehia ikusteko

Aurtengo KALE EDO BALE... BALIKEBALE lehiaketa oso arrakastatsua izan da Leitzan, berriz ere. Zine aretoa beteta, 335 ikusle inguru, ia sarrera guztiak saldu ziren larunbatean eta antolatzaileak oso gustora geratu dira.

Joanes Ilarregik jantzi du VII. Mariano Izeta sariketako txapela

  Kultura  Baztan

Joanes Ilarregik jantzi du VII. Mariano Izeta sariketako txapela

Leitzarrarekin batera, Alazne Untxalo, Patxi Castillo eta Iker Gorosterrazu aritu ziren ortziraleko finalean.

Euskadi Literatura Sariak jaso dituzte Luis Gardek eta Fernando Mikelarenak

  Kultura  Mendialdea

Euskadi Literatura Sariak jaso dituzte Luis Gardek eta Fernando Mikelarenak

Azaroaren 17an egin zen sari-emate ekitaldia Donostiako San Telmo Museoan eta Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso zituzten sari garrantzitsuak

Euskadiko Literatura Saria entzutetsuak banatu ditu Eusko Jaurlaritzak eta horietako bi, eskualdeko bi egilerentzat izan dira: Euskarazko literaturaren arloan, Donezteben bizi den Luis Garde iruñearra (Ehiztariaren isilaldia, Pamiela) saritu dute. Gaztelerazko saiakera saria Fernando Mikelarena Peña historialari beratarrak lortu du, Pamiela argitaletxeak argitara eman duen Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936 liburuarekin. Sariak Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso zituzten, bertze saridunek bezalaxe. Aitor Elexpuru eta Marga Erdozain, Bera eta Doneztebeko udaletako kultur zinegotziak ere lagun izan zituzten Donostian, baita bi herrietatik hurbildutako hainbat lagun ere.

Amazabal pilotalekua Leitza eta Aresoko produktuen erakusleihoa izan zen igandean

  Kultura  Leitzaldea

Amazabal pilotalekua Leitza eta Aresoko produktuen erakusleihoa izan zen igandean

23 salmenta-postuk, animaliek eta hegaztiek osatu zuten azoka

Leitzako Udalak eta LeitzEKo kontsumo taldeak elkarlanean, bertako produktuen II.azoka antolatu zuten azaroaren 13rako. Euria goian behian ari zuenez, plazatik aterpera eraman zuten azoka eta Amazabal pilotalekuan jarri zituzten salmenta-postuak. Iaz bezalaxe jendetza bildu zuen, Leitza eta Aresoko ekoizleen sasoiko produktuak, gozoak... eta bederatzi baserritatik eramandako animali eta hegaztiak ikustera. Horretaz gain, salda, haragi egosia, txerria burduntzian eta taloak jateko aukera izan zen eta baita bertako sagardoa edatekoa ere.

Balikebale lehiaketaren 3.edizioa eginen dute larunbatean Leitzan

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Balikebale lehiaketaren 3.edizioa eginen dute larunbatean Leitzan

Sarrerak azaroaren 16ra arte egonen dira salgai

Azaroaren 19an, iluntzeko 7etan Leitzako zineman eginen dute lehiaketa. Aurreko edizioetan bezalaxe, hirunaka osatu dituzte taldeak eta denera lau talde ariko dira herriari, inguruari, tradizio eta ohiturei buruzko galderak erantzun eta ariketak osatzen. Egunean bertan ez da sarrerak erosteko aukerarik izanen, horregatik, interesa duenak, sei euroren truke, Maimur, Astitz, Torrea edo Peritzan erosi beharko ditu azaroaren 16a baino lehen (14 urtetik beherakoek ezin dute saiora sartu).