api 19, 18:30 Bortziriak Lesaka
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, ipuin kontalaria izanen dute apirilaren 23an, asteartean 17:30ean Lesakako liburutegian. Próspero Teatroren eskutik Printze Giltzapetua ipuina izanen dute, hiru eta zortzi urte arteko haurrei zuzendua.
api 19, 17:30 Leitzaldea Areso
Aresoko Nazabal Eskolako ikasleek Miren Agur Meabe idazlearen bisita izan zuten apirilaren 18an. Heldu den astean ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian egin zioten idazleari bertaratzeko gonbidapena. Euskal literaturan ibilbide oparoa du Meabek eta Aresoko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleekin azken urteetan argitaratu duen Katta liburu bildumari buruz aritu zen solasean. Ikasleek adi adi entzun zituzten kontatutakoak. Argazkiak: Nazabal Eskola