Bertako mintzamolde jatorrak ikasteko saioak antolatu ditu Solaslagunak

  Kultura  Mendialdea

Nafarroako Bertsolari txapelketa finalaurrekoetan sartuko da

  Kultura  Mendialdea

Nafarroako Bertsolari txapelketa finalaurrekoetan sartuko da

Eskualdeko 10 bertsolarik gainditu dute lehen koxka eta finalean sartzeko lehiatuko dira

Dorronsoro eta Hicks-en kontzertua

  Kultura  Bortziriak  Etxalar

«Dena ongi badoa, aitzinera eginen dugu ilusioz eta zakarkeriaz beterik»

  Kultura  Mendialdea

«Dena ongi badoa, aitzinera eginen dugu ilusioz eta zakarkeriaz beterik»

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia martxoaren 8an Elizondon

  Kultura  Baztan  Elizondo

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia martxoaren 8an Elizondon

Igande arratsaldeko 4:30etik aitzinera Lur aretoan

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Txo, Mikmak txikia ikuskizuna aurkeztuko dute martxoaren 8an, igandean 16:30ean Lur aretoan. Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatutako emanaldira sartzeko 6 euro ordaindu beharko da.

Bertso afaria antolatu du Goizuetako Gazte Asanbladak ostiralerako

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

Iker Zubeldia eta Fredi Paya ariko dira Umore Ona elkartean

Bertso afaria antolatu du Goizuetako Gazte Asanbladak martxoaren 6rako. Iker Zubeldiak eta Fredi Payak kantatuko dute. Txartelak Amaiarenean daude salgai 15 eurotan eta afaria ostiralean 22:00etan izanen da Umore Onan.

Leitzako Jeiki Abesbatzak Mozart-en Requiem kantatuko du martxoaren 8an Beran

  Kultura  Bortziriak  Bera

Leitzako Jeiki Abesbatzak Mozart-en Requiem kantatuko du martxoaren 8an Beran

Igande arratsaldeko 1etan San Esteban elizan

40. urteurreneko emanaldietan murgildua dagoen Leitzako Jeiki Abesbatzak Wolfang Amadeus Mozart-en Requiem kantatuko du martxoaren 8an, igandean 13:00etan Berako San Esteban elizan, Nekane Piñuelaren zuzendaritzapean.

Txotxongilo saioa eskainiko dute martxoaren 1ean Berako Kultur Etxean

  Kultura  Bortziriak  Bera

Txotxongilo saioa eskainiko dute martxoaren 1ean Berako Kultur Etxean

Igande arratsaldean “Erreka Mari” saioa antolatu du Labiaga ikastolak

Txotxongillo taldeak Erreka Mari txotxongilo saioa eskainiko du martxoaren 1ean, igande arratsaldeko 5etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia Labiaga Ikastolak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen laguntzaz eta Kultur Etxera sartzeko 3 euro ordaindu beharko da.

Ixabel Millet-en Emoziotegia antzezlana ikusgai izanen da otsailaren 28an Lesakan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Ixabel Millet-en Emoziotegia antzezlana ikusgai izanen da otsailaren 28an Lesakan

Larunbat arratsaldeko 7etan Harriondoa Kultur Etxean

Ixabel Milletek Emoziotegia, Emozioen hiztegia antzezlana eskainiko du otsailaren 28an, larunbatean 19:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera euro bat kobratuko da. 15 urtetik goitiko gazteeei eta helduen zuzendutako emanaldia izanen da.

Fernando Anbustegi elizondarrak bigarren saria eskuratu du Bergarako Amodiozko Gutunen lehiaketan

  Kultura  Baztan

Fernando Anbustegi elizondarrak bigarren saria eskuratu du Bergarako Amodiozko Gutunen lehiaketan

87 idazlan aurkeztu dira 23. edizio honetan

Amodiozko Gutunen Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zen joan den astean Bergaran. Jardun elkarteak antolatzen du lehiaketa, 23. edizioa zen aurtengoa, eta inoiz baino gutun gehiago aurkeztu dira. Guztira, 87 idatzi. Lehenengo saria Burlatako Josune de Goñik irabazi du, eta bigarren saria Elizondoko Fernando Anbustegirentzat izan da. Bergarar onenaren saria Maddi Elortzak lortu du, eta 26 urtez azpikoek idatzitako gutunen artean Leire Urretabizkaia ikaztegietarrarena izan da onena epaimahai gaztearen iritziz.

Txamukos mariatxiak Lesakan eskainiko du emanaldia otsailaren 28an

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Txamukos mariatxiak Lesakan eskainiko du emanaldia otsailaren 28an

Larunbat arratseko 11:30ean Koskilla ostatuan

Arantzako inauterietan estreinaldia egin zuen Txamukos mariatxi taldeak emanaldia eskainiko du Lesakako Koxkilla ostatuan hilaren 28an, larunbatean 23:30ean.

Antzerki emanaldi arrakastatsua eskaini dute Iruritako Gizarte Bilgunean

  Kultura  Baztan  Irurita

Antzerki emanaldi arrakastatsua eskaini dute Iruritako Gizarte Bilgunean

'Hazparneko anderea' antzezlana eskaini zuen Iduzkilore taldeak

Iruritako Gizarte Bilgunea jendez mukuru bete zen otsailaren 22an, igande arratsaldean, Iduzkilore antzerki taldeak eskainitako Hazparneko anderea antzezlan ederra ikusteko. Lapurtera ezin ederragoan mintzatu ziren antzezle amateurrek ikaragarriko ikuskizuna eskaini zuten Ander Lipusen gidaritzapean, bertaratu ziren guztien gozamenerako.

Asteburuko saioen ondotik erabaki da finaleurrekoetan ariko diren 18 bertsolariak

  Kultura  Mendialdea

Asteburuko saioen ondotik erabaki da finaleurrekoetan ariko diren 18 bertsolariak

Larunbatean Lizarran Itturri nagusitu zen eta igandean Lakuntzan Eneko Lazkoz

Asteburuan final-laurdenetako azken bi saioak jokatu ostean, 18 bertsolarik Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hiru finalaurrekoetan kantatuko dute, martxoaren 7an Berriozarren, martxoaren 8an Lesakan eta martxoaren 15ean Burlatan. Eskualdeko hamar bertsolarik segitzen dute oraindik jokoan.

Asteburuan bukatuko da final-laurdenetako fasea, Lizarra eta Lakuntzako saioekin

  Kultura  Mendialdea

Asteburuan bukatuko da final-laurdenetako fasea, Lizarra eta Lakuntzako saioekin

Finalaurrekoetako protagonista zein izanen diren erabakiko da

Larunbatean Lizarran eta igandean Lakuntzan jokatuko dira hurrenez hurren Nafarroako Bertsolari txapelketako laugarren eta bosgarren final-laurdenak eta beraz, finalaurrekoetako saioak erabakita geratuko dira.

Irakurle taldea martxan jarri nahi du Aresoko Euskara Taldeak

  Kultura  Leitzaldea  Areso

Izen-ematea zabalik dago martxoaren 14ra arte

Aresoko Euskara taldeak dinamika berri bat jarri nahi du martxan herrian, irakurle talde bat osatzea hain zuzen. Irakur­tzea gustuko duzu? Eta irakurritako horretaz lagunarekin edo ondokoarekin hitz egitea? Hala baldin bada izanen duzu aurrerantzean horretarako aukera, urrutira joan gabe, Areson bertan. Interesa dutenek, Euskara taldeak Sastinean jarri duen ­orrian eman dezake izena martxoaren 14ra bitarte.

Baztango Haur-gazte kantarien laugarren topaketa eginen da Iruritan otsailaren 28an

  Kultura  Baztan

Irakurle taldea martxan jarri nahi du Euskara Taldeak

  Kultura  Leitzaldea  Areso

Izen-ematea martxoaren 14ra arte

Santa Ageda bezpera ospatu zen

  Kultura  Leitzaldea  Leitza

Santa Ageda bezpera ospatu zen

Bertsojazz bazkaria

  Kultura  Malerreka  Ituren

Korrikako bertso afaria

  Kultura  Bortziriak  Igantzi