Argazki eta kontakizun lehiaketa antolatu dute bigarren urtez Malerrekan

  Kultura  Malerreka

Apirilaren 24an izanen da lanak aurkezteko azken eguna

Haur eta gaztetxoek Malerrekan dauden ikastetxeen bidez parte hartu ahalko dute lehiaketa honetan: Malerrekako leihotik begira. Zuk zeuk nola ikusten duzu? izanen da gaia.  Aurkeztuko diren lan guztiek irudi bat (argazkia, marrazkia) eta testu bat izan behar dute halabeharrez (gutxienez 8 lerro eta gehienez 12, letraren tamainakoa 12koa izanda). 

Berroetako Asteburu Kulturalari begira argazki lehiaketa deitu dute

  Kultura  Baztan  Berroeta

Apirilaren 23an akituko da lanak aurkezteko epea

Apirilaren 24tik 26ra ospatuko den Berroetako Astebururu Kulturalerako argazki lehiaketa antolatu du bigarren urtez Berroetako herriak, Kortarixar jatetxea, Zamail harategia, Baztango Udala eta Itxusi Argazki Elkartearen laguntzarekin. Lanak apirilaren 23rako aurkeztu beharko dira Berroetako Gure Ametsa Elkarteko buzoian edo berroetakoherria@gmail.com helbide elektronikoan.

Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

  Kultura  Baztan  Elizondo

Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Juanjo Atxaren eskutik jaso zuen txapela, 1.250 bertsozale bildu zituen Elizondoko Baztan pilotalekuan

Julio Sotok irabazi du Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatu berri den 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dute finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondotik, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira. 

Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena ezagutzeko ekintza ugari eginen dituzte Beran

  Kultura  Bortziriak  Bera

Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena ezagutzeko ekintza ugari eginen dituzte Beran

Argazki erakusketa zabalduko da Kultur Etxean martxoren 31tik apirilaren 12ra bitarte

Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?  Kurdistango herriaren garrantzia izenburupean zenbait ekitaldi antolatu dituzte egunotan. Hasteko, martxoaren 31tik apirilaren 12ra arte zabalik da Kurdistan gaineko 6 begirada izeneko argazki erakusketa Kultur Etxeko erakusgelan. Asteartetik igandera ikus daiteke 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (igande arratsaldez itxia).

Baztan-Bidasoaldeko XXVIII. Bertso-paper lehiaketa abian da

  Kultura  Mendialdea

Lanak maiatzaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 28. Bertso paper lehiaketa antolatu dute. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 15a baino lehen. 

Nafarroako Akordeolarien Topaketa apirilaren 19an eginen da Donezteben

  Kultura  Malerreka  Doneztebe

Nafarroako Akordeolarien Topaketa apirilaren 19an eginen da Donezteben

Bazkarirako izena martxoaren 31 baino lehen  eman behar da

Nafarroako Akordeolarien aurtengo Topaketa apirilaren 19an (igandea) Donezteben ospatuko da. Egitarauari dagokionez, 11:30ean Kalejira eginen dute herriko karriketan eta 14:00 bazkaria Santamaria jatetxean. Bazkarirako izena martxoaren 31 baino lehen eman behar da izena eta 25 euro kostako da.

 

Euskara eta kaxubiera, bi hizkuntza gutxituen handitasunaren erakusgarri

  Kultura  Baztan

Kaxubieraz aritzen den Poloniako irrati bateko arduradunak Baztanerat etorriko dira

Aurten Baztan Ikastolak antolatuko du Nafarroa Oinez 2015 eta antolakuntzan buru belarri dabiltza. Nafarroa Oinezaren baitan hainbat egitasmo jorratzen dira urtean zehar. Horietako bat Txikiak Handi da http://txikiakhandi.eus/ hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatzen duen egitasmoa alegia. (Txikiak bai, baina ez eskaxak). Aurten Kaxubiarrekin elkarlanean dabiltza. Kaxubia Poloniako iparraldean dago, Baltiko itsasoaren kostaldean, eta kaxubiarrak 240.000 inguru dira. Haien ama hizkuntzaren egoera kaxkarra da eta euskarak azken hamarkada hauetan egindako bidea dute oinarri berreskuratze prozesuan.

 

Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdi jendetsua burutu zen martxoaren 21ean Elizondon

Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdi jendetsua burutu zen martxoaren 21ean Elizondon

  Kultura  Baztan  Elizondo

Oinez Kantarien Jaialdian hamahiru taldek, bi bikotek eta bakarlari batek parte hartu zuten, 150 abeslari inguruk

500tik goiti kantari, musikari eta kantuzale bildu ziren martxoaren 21ean, larunbat arratsaldean Elizondoko Lur aretoan izan zen Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdian.

Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek emanaldi gustagarria eskaini zuten Lesakan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek emanaldi gustagarria eskaini zuten Lesakan

Korrika Kulturalaren baitan, igande arratsaldean Harriondoa Kultur Etxeko liburutegian

Korrika Kulturalaren baitan, Baga, biga, higa hitzaldi musikatua eskaini zuten Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek martxoaren 15ean, igande arratsaldean Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko liburutegian, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatu du ekitaldia.

Goizuetako Umore Ona eta Doneztebeko Mendi Abesbatzak kontzertu bikaina eskaini dute Donezteben

  Kultura  Malerreka  Doneztebe

Goizuetako Umore Ona eta Doneztebeko Mendi Abesbatzak kontzertu bikaina eskaini dute Donezteben

Larunbat arratseko elizako emanaldiaren ondotik elkarrekin afaldu zuten

Doneztebeko elizan kontzertu berezia eskaini zuten martxoaren 14an Goizuetako Umore Ona Abesbatzak eta Doneztebeko Mendi Abesbatzak. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

Anaitutako Lezeen Egunean Argazki Rallya eginen dute lehen aldiz Zugarramurdin

  Kultura  Xareta  Zugarramurdi

Anaitutako Lezeen Egunean Argazki Rallya eginen dute lehen aldiz Zugarramurdin

Asteburu honetan, larunbat goizeko 11etatik igande arratsaldeko 2etara

Anaitutako Lezeen seigarren Egunaren aitzakiarekin, Zugarramurdiko Lezeak Argazki Rallya antolatu du lehen aldiz asteburu honetarako, Itxusi Argazki Elkartearekin batera. Hiru gai izanen dituzte argazkilariek lantzeko: Handitasuna, Ura eta Berdea. Larunbat goizeko 11etatik igande arratsaldeko 2ak arte atera daitezke argazkiak, era digitalean.

Eneko Dorronsorok eta Lucas Hicks-ek kontzertua eskainiko dute Etxalarren martxoaren 14an

  Kultura  Bortziriak  Etxalar

Larunbat arratsean Herriko Ostatuan

Martxoaren 14ean gaueko 23:30ean Eneko Dorronsoro (Zopilotes Txirriaos taldeko trikitilaria) eta Lucas Hicks banjo jole amerikarrak kontzertua eskainiko dute Herriko Ostatuan.

Burlatan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa

  Kultura  Mendialdea

Burlatan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa

Igandeko saioaren ondotik jakinen da Elizondoko zortzi finalistak zein izanen diren

Burlatako Kultur Etxean Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatzearekin batera, Elizondon martxoaren 28an arituko diren zortzi finalisten izenak jakingo dira.

Goizuetako Umore Ona eta Doneztebeko Mendi Abesbatzak kontzertua eskainiko dute martxoaren 14an Donezteben

  Kultura  Malerreka  Doneztebe

Goizuetako Umore Ona eta Doneztebeko Mendi Abesbatzak kontzertua eskainiko dute martxoaren 14an Donezteben

Larunbat arratsaldeko 8:30ean elizan

Datorren larunbatean, martxoak 14, Doneztebeko elizan kontzertu berezia izanen da. Oraingo honetan, Goizuetako Umore Ona Abesbatza ariko da, Mendi Abesbatzaren eskutik.

Korrika Kulturalaren baitan zenbait ekitaldi antolatu dituzte eskualdean

  Kultura  Mendialdea

Korrika Kulturalaren baitan zenbait ekitaldi antolatu dituzte eskualdean

Martxoaren 14an Korrika Eguna antolatu dute Baztanen, antzerkia Beran eta magoa Areson

19. Korrika hurbiltzen ari da eta horrekin batera baita Korrika Kulturala ere. Eskualdean zenbait ekitaldiak antolatu dira. Larunbatean, Bertso Eguna izanen dute Baztanen, antzerkia Beran eta magoa Areson.

Julio Soto eta Xabier Terreros finalerako lehen sailkatuak, Berriozar eta Lesakako saioak irabazita

  Kultura  Mendialdea

Julio Soto eta Xabier Terreros finalerako lehen sailkatuak, Berriozar eta Lesakako saioak irabazita

Heldu den igandean Burlatan eginen den hirugarren finalaurrekoaren ondotik jakinen da zortzi finalistak zein diren

Nafarroako Bertsolari txapelketaren lehen finalaurrekoan Julio Sotok eskuratu zituen puntu gehien larunbatean Berriozarren eta igandean Lesakako finalaurrekoan berriz ikusi bideoa, Xabier Terreros gailendu zen. Ikusi argazkiak Martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finaleko lehen bi finalisten izenak erabaki dira honela.

Asteburuan abiatuko da Nafarroako bertsolari txapelketako finalaurrekoetako fasea, Berriozar eta Lesakako saioekin

  Kultura  Mendialdea

Asteburuan abiatuko da Nafarroako bertsolari txapelketako finalaurrekoetako fasea, Berriozar eta Lesakako saioekin

Lesakako Harriondoan, igandean 17:30ean hasiko da saioa

Larunbatean Berriozarren eta igandean Lesakan jokatuko dira Nafarroako Bertsolari txapelketako finalaurrekoak, seina bertsolarirekin. Saio bakoitzeko irabazlea, martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finalera pasako da zuzenean.

Ardoaine, Añoar haundi eta Tellarin ikastaroa antolatu du Jo ala Jo Taldeak

  Kultura  Baztan

Maiatzean eginen den Mutildantza Egunari begira

Maiatzean eginen den Mutildantza Eguna prestatze aldera Ardoaine, Añoar haundi eta Tellarin ikastaroa antolatu du Jo ala Jo Taldeko Baztandarrak dantza sailak. Ortziraletan 19:00etan geldituko dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean dantzak ikastera.

Finalaurrekoetan sartu da nagusitasunez ‘Itturri’

  Kultura  Malerreka  Zubieta

Lizarrako saioan lehenbizikoa izan zen

Gaztetxoen bertso eskola

  Kultura  Malerreka  Doneztebe