erran.eus

STOP ERREPRESIOA SAHARAN

Erabiltzailearen aurpegia
STOP errepresioa Saharan, epaiketa politikorik ez! Gaur, urtarrilak 23, Saharako 24 lagun epaituko dituzte Gdeim Izik bezala ezaguna den kasuarengatik. 2010. urtean, duintasunaren kanpamentua izendatu zutena eraiki zuten El Aaiun okupatutik 20 kilometrora. Marokok egindako okupazioa salatu, eta batez ere herri sahararra batuta ikustarazteko egin den erakustaldirik handiena izan da. Gogorarazi nahi dugu Saharak 40 urte daramatzala Marokoren okupaziopean, eta saharar askok basamortuan haien lurrera justiziaz bueltatu ahal izatea itxaroten jarraitzen duten bitartean, okupaziopean bizi diren sahararrek haien eskubideak guztiz ukatuta dituztela eta errepresio bortitza jasaten dutela. Horregatik, Gdeim Izikeko kanpalekua sahararren historian mugarri bat izan da. Egun batzuk baino ez zuen iraun, Marokoko poliziak bortizki kanporatu zituen-eta Sahararrak; zaurituak, bahituak eta atxilotuak egon ziren. Honen harira, Saharako 24 militante epaituko dituzte bigarren aldiz. Lehena, 2013ko otsailaren 17an izan zen, eta bertan epaitegi militar batek 20 urteko espetxe zigorrak eta bizitza osoko kartzela zigorrak eskatu zituen. Argi utzi nahi dugu, epaiketa honi ez diogula inolako zilegitasunik aitortzen. Era berean, ozen esan nahi dugu Saharako herriak Gdeim Iziken egin zuen kanpamendua babesten dugula, ekintza zilegia, duina eta beharrezkoa izan zelako Marokoren basakeriaren eta gainerako eragileen inmobilismoaren aurrean: hauen artean Estatu Espainola nabarmentzen da, kobertura lotsagarria ematen baitio Marokori eta bizkarra Sahararekiko dituen ardura historikoei. Munduko herri guztiek dute zanpaketaren aurrean altxatzeko eskubidea aldarrikatu eta Saharako herriari gure babes osoa adierazi nahi diogu. Epaiketa politikorik ez, ez Saharan, ez inon! Sahara hurra!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa