Iparra galduta

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ttipi-ttapak eskualde zabala hartzen du bere baitan. Leitzatik hasi eta Senpererat. Saratik Erratzurat, Aresotik Berarat. Eta hala ere, anitzetan, Bortzirietatik zeinen urrun sentitzen ditugun Sara eta Leitza.

Aranzadi Bertze gai bati heltzeko asmoa banuen

Erabiltzailearen aurpegia Aranzadi Bertze gai bati heltzeko asmoa banuen ere, derrigorrez, Sagardia Goñi familia aipatu beharrean naiz gaur. Espainiako Gerrak ankerkeria ugari utzi zuela jakina genuen. Sufrimendu anitz, oinazea. Eta oraindik, sufrimendu eta oinaze horrek irekita dirau. Amatxiren anaia Enriqueren arrastorik ez da inon, ez paperetan, ez lurpean. Bide bazterren batean segituko du. Badirudi, batzuek ez dugula memoria eta justiziarako eskubiderik. Ankerkerien rankinak ez du inolako zentzurik, norberaren sufrimenduak ez baitu parekorik. Baina badira, aldian-aldian, agertzen diren albiste lazgarriak, gizakiaren higuina ageriago uzten dutenak. Sagardia-Goñi familiarekin gertatutakoak oilo-ipurdia paratzen dio edonori. Haurdun zegoen emakume bat bere sei seme-alabekin bizirik zulora bota zituzten. Kondaira zena benetan gertatu zela frogatu ahal izan da. Eta egiaren bide horretan Aranzadi egiten ari den lanak nire gorespen guztia merezi du. Sagardia-Goñiren senideak bezain eskertuta nago ni Aranzadirekin. Gaur, libreago garelako. Egia pusketa bat eman digutelako. Beran, Usetxin, Iberon, Urzanten, Ripan, Urbasan, Fustiñanan, Otsaportillon... eta hobi bat irekitzen duten aldiro ematen digutelako egiaren parte bat. Mila esker.

Astizkentan esan Astizkentan, entrenamientuk;

Erabiltzailearen aurpegia Astizkentan esan Astizkentan, entrenamientuk; ortziltan, gaztik martxan; laruntin… Gero eta maizago ikusten dut gure artean modu horretan idatzitako kartel, jakinarazpen eta oharrik. Eta bitxia da, ekimen horien gibelean, salbuespenik gabe, euskaraz alfabetatutako jendea dago, D ereduan ikasi duena. Nonbait, euskara batua arrotza zaie, ez da eurena, eta benetakoak izateko forma kolokialak erabili nahi dituzte, euskalkiaren “mesedetan”. Eta oker dabiltza. Gure euskalkian ohikoak diren ortzeguna, ortziralea, ilbeltza edota bertze, erran… eta gisakoak euskara batua ere badirelako. Ezin dut ulertu nahita gaizki idazteko joera hori. Euskara batura ailegatzeko egin den ahalegina izugarria izan da, eta eredugarria, neurri handi batean. Baina, nonbait, belaunaldi berriak lotsatu egiten dira, edo ofizialegi iruditu, edo auskalo zer. Hori bai, ahozko hizkeran, berdin-berdin darabilte esan, beste edota hitz egin. Horretarako ez dute arazorik. Ulertzea kostatzen zait.

Ikusezina

Erabiltzailearen aurpegia

Oihartzun eta burrunba handiarekin hasi dute Baztanen Zaindari ikusezina filmaren grabazioa. Aitortuko dut ez dudala irakurri ez liburu hori, ez sail bereko bertzeak ere. Eta ez zaizkidala batere erakargarriak egin, ez bakarrik generoagatik. Baztan (edo bertze lurralde bat, berdin dit) mitifikatzeko modua, gezurrez­ko irudi bat eraikitze­ko behar hori ez zait erakargarria egiten; are gehiago, horien kontra nago. Eta ez dut zalantzarik turismoari, mer­ka­ta­ri­tzari eta bertze hainbati on eginen diola honek guztiak (nahiz hemengo sosik gehienak Madrileko ekoiz­te­txe batek eramanen dituen).
Fikziotik dena izanen du filmak. Ez dut uste berta­ko kultura eta hiz­kuntza ezabaturik, ikusezin eginik islatu daitekeenik lurralde bat, alegi­az­koa bada ere. Nahiago nuke best seller baten promoziotik bizi beharrean, aberastasuna geure-geuretik sortzeko gauza bagi­na, dugunari balioa emanez, estimatuz eta salduz. Baina gai horretan ere, konplexuz beteak segitzen dugu. Beti zaindarien zain, ikusezin egiten bagaituzte ere.

Baserritik

Erabiltzailearen aurpegia Euskalerria Irratiko aste honetako iritzian, baserriaren etorkizunaz ari naiz, Amama filmaren aitzakian. http://euskalerriairratia.eus/komunitatea/Abril/1445254355975

Amama estreinatuko da gaur; Loreak Oscarretara bidean

Erabiltzailearen aurpegia

Amama estreinatuko da gaur; Loreak Oscarretara bidean

Gaur estreinatuko da Amama zinema-aretoetan. Loreak Oscarretara bidean da, eta aste honetan papereko ttipi-ttapan atera den nire zutabea ekartzen dut honat:

Berako musika taldeen zerrenda luzea gizentzera he

Berako musika taldeen zerrenda luzea gizentzera he

Erabiltzailearen aurpegia Berako musika taldeen zerrenda luzea gizentzera heldu da #AzkenTrena. Jokin Pinatxo, Jon Mazizior eta Carlos Goikoetxea hirukoak "Errailik Gabe" diskoa aurkeztuko du bihar, ortziralea, urriaren 16a, 23:30ean Berako Xugan. Eta ondorengo asteetan ere badituzte hainbertze kontzertu: https://www.facebook.com/azkentrena Aditzeko: http://azkentrena.bandcamp.com/album/errailik-gabe

Liburuaren Eguna ospatu da gaur Berako Udal Liburu

Liburuaren Eguna ospatu da gaur Berako Udal Liburu

Erabiltzailearen aurpegia Liburuaren Eguna ospatu da gaur Berako Udal Liburutegian. "Marikalanbre bizitzaren laborategian" liburuarekin etorri da Ana Galarraga Elhuyarreko kidea, eta bide batez, komiki lehiaketako sariak banatu ditu. Irabazleak hemen: http://www.berakoagenda.net/archivos/1051

Jendetza bildu da Beran Korrikari ongi etorria emateko

Erabiltzailearen aurpegia

Jendetza bildu da Beran Korrikari ongi etorria emateko

Larunbat arratsaldean sartu da Korrika2015 Beran, Urepeletik Bilborako bidean. Endarlatsatik Berara sartu da arratsaldeko lehenbiziko orduan. Beratik Lesakara, Igantzira eta Etxalarko Bentara joan da, berriz ere Berara itzultzeko, eta Ibardindik Lapurdira sartzeko. Sekulako jendetza bildu da Berako karriketan, inoiz ikusi gabeko kopurutan.