Ekimen ugari Leitzan emakumeen indarkeriaren kontrako egunari begira

Erabiltzailearen aurpegia Leitzako Udala 2016ko aza. 18a, 13:41
Leitzako Udalak eta Berdintasun Batzordeak, emakumeenganako indarkeriaren kontrako herritargo konprometitua eraki nahi du. Helburu horrekin ekimen desberdinak antolatu eta elkarretaratzea deitu dute Azaroaren 25erako.

Egunero, edozein toki eta esparrutan emakumeenganako indarkeria ematen dela ikusarazi eta sentsibilizatu asmoz, eta horren aurrean herritarrak konprometitzeko helburuarekin Leitzako Udalake eta Berdintasun Batzordeak ekimen deberdinak antolatu dituzte.

 

 

Azaroaren 24an, osteguna, Neska banda filma proiektatuko da Atekabeltzen, arratsaldeko 19:00etan.

 

Azaroaren 25ean, ostirala, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko eguna dela eta, elkarretaratzea deitu dute Udalak eta Berdintasun Batzordeak, eguerdiko 12:00etan Plazan.

 

Egun honen harira azken ekimena,  azaroaren 27an, igandea izanen da. Arratsaldeko 19:00etan Lagun bati gertatu zitzaion bakarrizketa emanaldia eginen da Zinean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun