Erreka garbitzeko auzolana, urriaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Leitzako Udala 2016ko urr. 17a, 17:38
Udalak eta GAN Nafarroako ingurumen kudeaketa erakundeak erreka garbitzeko auzolana antolatu dute. Bi erakundeen helburua da herritarrekin ingurumen arloko lanketa egitea. Alde batetik sentsibilizazioa landuz eta bestetik ingurumena zaintzeko ohiturak bultzatuz. Ekimen honek gainera IREKIBAI eta, Europako Natura 2000 eta Life programen babesa dauka.

Urtero antolatu izan den auzolana da erreka garbiketa. Orain arte ikasleekin egin bada ere, aurten IREKIBAI programaren baitan Leitzako Udalak eta GAN Ingurumen Erakundeak, herritar guztieri zabaldu nahi izan die deialdia.

 

Auzolanean, Leitzaren ibaiko hainbat eremu garbituko dira herrian zehar  (hondakinak erretiratu, plastikoak bildu...). Goiz erdian hamaiketakoa egin eta bildutako hondakinak plazan jarriko dira ikusgai.

 

Ekimen honek ingurumen kontzientzia sortzea du helburu: errekek gure inguruan duten garrantziaz jabetzea, hondakin kudeaketa arduratsuaz sentsibilizatzea eta inguru zein ingurumena zaintzearen ardura kolektiboa bultzatzea.


Esan bezala, auzolana urriaren 29an izanen da. Gomendagarria da aldez aurretik izena ematea leitza@eitza.eus helbidean taldeak eta egin beharreko lanak hobeki antolatzeko. Tresneria eta gosaria Udalak eta GANek jarriko dituzte, herritarrei arropa egokia eta gogoa eramatea bakarrik eskatzen zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun