erran.eus

Panama eta gu

Erabiltzailearen aurpegia

Panama, Panama, Panama... haraxeta joan omen dira milioka euro. Eta guri zer inporta zaigu? bakoitzak bere diruakin nahi duena egin dezake, ez? Bai hala da, baina diru horren puxka bat Administrazioari eman ondotik. Hor dago koxka: gure diruaren parte bat Administrazioari eman beharra. Eta a zer mina ematen digun horrek! Berdin da dirudunek eman behar dituzten milaka euroak edo guk eman behar ditugun ehunka euroak. A zer mina!

Handik eta hemendik zirrikituak bilatzen ditugu ahal bezain zerga guttiago pagatzeko. Beti horrela izan da. Horrekin bizi gara. Hori da gure artean ongi ikusia dena… eta horrela jokatzen ez duenari arraro begiratzen zaio.

Ez dakit, baina agian gisa hortako jende arraro gehiago izatea komeniko litzaiguke. Interesatzen zaigulako ospitaletarako, eskoletarako, karreteretako, udaletarako, zahar-etxeetarako, haurtzaindegietarako… eta hainbertze gauzendako dirua izatea. Eta nondik ateratzen da diru hori? ba Administraziotik. Eta Administrazioak nondik biltzen du diru hori? Gure sakeletatik.

Beldur naiz Panaman gordetzeak edo gure etxeko oheko matalaza azpian gordetzeak, biek kalte egiten diotela gure gizarteari.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa