erran.eus

Gaizki, nere ustez

Erabiltzailearen aurpegia

Gure euskal abizenen kontura aipatu nahi da­tzuet: ohartu zarete abizen bera bi modu des­­berdinetan ahozkatzen dela? euskaraz min­tzatzen bagara gisa batera, eta erdaraz ari bagara, bertzera.
Konturatu naiz erdaraz ahozkatzen dugunean guztiz gaizki ari garela, ez baitu abizenaren erranahi erres­petatzen. Ea adibide hauekin ulertzen nauzuen:
- Etxeberria: abizen hau “etxe berria”tik dator, beraz, Etxéberria ahozkatu beharko zen, aldiz, usai­an Etxeberría aditzen dugu.
- Elizetxe: “eliz etxe”tik dator, bainan Elizétxe bezala ahozkatzen da usaian. Zergatik?
- Goikoetxea: goiko etxea da, eta ez Goikoetxéa.
- Iratzoki: iratz toki da, eta ez Iratzóki.
- Lizarrondo: lizar ondo da, eta ez Lizarróndo.
- Mitxelena: Mitxelen gauza bat Mitxelena da, eta ez Mitxeléna
- Oiartzabal: oihan zabal da, eta Oiartzábal ez da ongi ahozkatua.
- Telletxea: “teil etxe bat ikusi dut” diogu, beraz,  Telle­txéa gaizki errana da.
Bon, nik hala ikusten dut, bainan ez dakit Euskaltzain­diak zer dioe

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa