erran.eus

Kanta eta Dantza Jira Elizondon

Erabiltzailearen aurpegia
Heldu den larunbatean, apirilak 30ean, 12:00etatik aitzin Porrotx eta abesbatzekin kantuz

Heldu den apirilaren 30ean, larunbataz, goizeko 12:00etan, kantu jira herrikoi bat antolatu dugu Elizondoko herrian barrena. Kantu jirarako lagun izanen ditugu Porrotx eta Josu Txapartegi (Txapas), bai eta Elizondoko Koro Txikia, Gaztelua, Xumela, Olagarro eta Montexio abesbatzak ere.
Ahots guzti hauei zurea gehitu nahiko genioke, haur ala heldu, goiz eder horretan elkarrekin kantuaz eta dantzaz goza dezagun.

Jira, hainbat musikariz lagunduta, goizeko 12:00etan Merkatuzelaitik abiatuko da. Handik Giltxaurdi, Txokoto, Braulio Iriarte, Kuartelekozelaia, Ziga Margolariaren plaza, Jaime Urrutia eta, akitzeko, Elizondoko plazan arituko gara.

Egun xarmant honetarako errepertorioa Baztango haurren (eta haien gurasoen;) laguntzaz osatu dugu, eta jasotako bozka kopuruak kontuan hartuta, hauek dira kantatuko ditugunak: Astoa ikusi nuen,Txiki txiki txikia, Aberriaren mugak, Maite zaitut, Ixil ixilik, Ikusi Mendizaleak, Zazpiak oihal batetik, Epo itai tai ye, Ran Rober Ran eta Jon Braun.

Haur eta heldu, ikasle, jubilatu, etxekoandre, langabetu, etorkin, nekazari... lagun kuadrilla, familia, elkarte, ikastetxe...kantuzale...herritarrak, denak, gure denen txanda ailegatu da ;

ongi entsailatu eta larunbatean mila koloreko ahots bakar batean bildu gaitezen!!

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa