2016/12/16 20:30

Beralandeta | Bera

Borroka armatua eta kartzelak liburuaren aurkezpena Oihana Etxebarrietarekin

20:30
Euskal Herrian estatuaren aurkako borroka armatua egitera eraman zuten arrazoiak ez dira patriarkatuaren kontrako borroka armatua egitera daramaten arrazoiak baino legitimoagoak. Aldiz, patriarkatuaren aurkako borroka pedagogiaz eta kantuz armatu behar ei da, goxotasunez eta amatasunez, estatuaren eta kapitalismoaren aurkako borrokan ez bezala. Ikuspuntu patriarkaletik, estatua omen da arerioa edo biolentzia gauzatzen duen erakunde multzo nagusia. Horregatik estatuaren aurka borrokatzen direnak gudariak dira. Aldiz, patriarkatuaren kontra borrokatzen garenok, putak, traidoreak, etsaiak, konbertsoak, burgesak edo espainolak gara. Ez euskal gudariak. Bada, hori bukatu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa