35 urteko gaztea

Erabiltzailearen aurpegia

35 urteko gazte baten bizitza laburbiltzea ez da erraza. Jaiotzen denetik, lehenbiziko soinuak kanporatzen dituenetik, inguruan eragiten duen pozetik, ilusiotik, zoriontasunetik abiatuta. Lehenbiziko pausuak ematen dituenetik, lehenbiziko irribarrea erakusten duenetik, lehenbiziko eztabaida, lehenbiziko oztopoa topatzen duenetik…

35 urteko gazteak lagun berriak egiten ditu, lagun leialak mantendu, lagun batzuk bidean galdu, akaso. Ingurukoen elkartasuna somatzen du, ingurukoen maitasuna, gorrotoa edota ezinikusia agian. Bizitzaren gazi-gozoak ezagutzen ditu gazteak, eta guztia bizkarrean hartuta aitzinet segitzen du. Batzuetan kontent, bertzeetan triste, aitzinet. Bizitakoa irakasgaitzat hartuta, ingurukoen babespean, ingurukoen elkartasuna, maitasuna partekatuz. 35 urteko gazteak aunitz du ikasteko, ikusteko, egiteko. Hala izan bedi. Zorionak Xorroxin Irratia!

Mikel Oinarin Korrika 19an aitzinet. Araban eta N

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Oinarin Korrika 19an aitzinet. Araban eta Nafarroako erribera eta erdialdean.

Mikel Oinarinek min hartu du Korrika 19ko erronkan

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Oinarinek min hartu du Korrika 19ko erronkan. 6. atala

Mikel Oinarin, Korrika 19rako erronka. 5. atala

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Oinarin, Korrika 19rako erronka. 5. atala

Mikel Oinarin, Forrest Gumpen lehengusu euskalduna

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Oinarin, Forrest Gumpen lehengusu euskaldunak, Korrika 19a oso osorik lasterka eginen du. Hori da bere erronka. Egunez egun bere bizipenak kontatzen dizkigu.

Bertan elkarteak Elizondon asteburuan antolatu duen Stock Feriak jendea mugiarazi du

Erabiltzailearen aurpegia

Baztango Bertan, ostalari, merkatari eta zerbitzuen elkarteak, aukeren azokaren edizio berri bat burutu du otsailaren 28 eta martxoaren 1ean, Baztango Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Feria Elizondoko pilotalekuan egin zen larunbatean 10:00etatik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 19:00etara eta jende andana hurbildu zen.

Leitzako Jeiki Abesbatzak Mozart-en Requiem kantatuko du martxoaren 8an Beran

Erabiltzailearen aurpegia

40. urteurreneko emanaldietan murgildua dagoen Leitzako Jeiki Abesbatzak Wolfang Amadeus Mozart-en Requiem kantatuko du martxoaren 8an, igandean 13:00etan Berako San Esteban elizan, Nekane Piñuelaren zuzendaritzapean.

Piktogramak paratuko dituzte Berako hamar udal eraikinetan

Erabiltzailearen aurpegia

Berako Udalak bat egin du ANA elkarteak (Nafarroako Autismoaren Elkartea) gauzatzen ari den kanpainarekin eta autismoa duten pertsonei laguntzeko euskarara itzulitako piktogramak ezarriko ditu hamar udal eraikinetan. Gaurgero Nafarroako 18 udalek bat egin dute kanpainarekin baina Iruñetik honuntz lehenbizikoa da Berakoa.

Dispertsioaren kontrako hitzordua egin dute Arraiozen

Erabiltzailearen aurpegia

"Baztango herriek ere dispertsioari ez!" izeneko kanpainak aitzina segitzen du, hilabetez hilabete eta herriz herri "dispertsioaren kontrako hitzorduak" antolatzen. Erratzu eta gero Arraiozen txanda izan da. Hitzordua martxoaren 1ean zen, arratsaldeko 6etan Arraiozko batzar gelan. Hogei bat lagun inguru hurbildu ziren eta, puntual hasita, Etxarri-Aranatzeko Sarek egindako Urruti vs gertu izeneko dokumentala eman zen, non Etxarriko preso politikoen senideek beren bizipenak kontatzen dituzten.

Laugarren izan da Beti Gazte Euskadiko sokatira txapelketako 600 kiloko kategorian

Erabiltzailearen aurpegia

Erandioko Altzaga kiroldegian jokatu da Euskadiko zortzinakako sokatira txapelketako finala, 600 kiloko kategorian. Sei talde lehiatu ziren eta horien artean Ezpeletako Ñapurrak nagusitu zen, finalean Ibarrari (Gipuzkoa) irabazita. Brontzerako lehian, Bizkaiako Muruetak bi tiraldiak irabazi dizkio Beti Gazteri eta beraz, lesakarrak laugarren izan dira.

Ezkurra II doneztebarra eta Zubiri goizuetarra Promozioko txapelketaren finalean izanen dira

Erabiltzailearen aurpegia

Josetxo Ezkurra II doneztebarrak eta Labakak alde batetik eta Otaegi eta Aritz Zubiri goizuetarrak bertzetik jokatuko dute Gipuzkoako Diputazioaren Promozio txapelketako finala martxoaren 6an, ortziral arratsaldeko 7etatik aitzinera Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan.

Haur-elikadura eta eskola-jantokiei buruzko ikastaroko hirugarren solasaldia martxoaren 4an Beran

Erabiltzailearen aurpegia

Haur-elikadura eta –nutrizioari eta eskola-jantokiei buruzko bosgarren ikastaroa antolatu dute Bortzirietako Guztiok taldeak eta Osasunbideak, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Bortzirietako udalen laguntzaz. Jantokietako langileei eta jantokien antolakuntzaz arduratzen diren gurasoei zuzendua dago, baina edozein gurasorendako egokia da. Elikadura osasungarriaz eta irensteko arazoak eta nahasmenduei buruz aritu dira orain arteko bietan eta martxoaren 4an, Dieta bereziak behar dituzten gaixotasunak solasaldia eskainiko dute Berako Beralandetan.

Beti Gazteko emakume futbolariek lehen garaipena lortu dute eta BKTKoek lehen aldiz galdu

Erabiltzailearen aurpegia

Emakumearen Eguna hurbiltzen ari da eta bistan da kirolean ere gero eta leku gehiago dutela emakumeek. Asteburuko emaitzei dagokienez, alde batekoak eta bertzekoak lortu dituzte. Futbolean, Gipuzkoako kopan ari diren Beti Gazteko emakumeek denboraldiko lehen garaipena lortu dute. Eskubaloian, orain arteko partida guztiak irabaziak zituen BKTk Elizondon galdu zuen. Futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek galdu egin zuen eta gainerako guztiek irabazi. Leitzako Aurrerak 1-6 irabazi zion Beti Kozkorri Lekunberriko derbian. Aipatzekoa Doneztebe Futbol Taldearen asteburua: Erregionaleko taldeak, jubenilek, kadeteek ...

Berdintasunaren Ginkana antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia

Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna girotzeko kanpaina berezia prestatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Hain zuzen, Berdintasunaren Ginkana antolatu dute martxoaren 2tik 7ra. Bezeroek, elkarteko denda eta zerbitzuetan ikusiko dituzten hitzekin hiru esaldi osatu beharko dituzte.

Bortzirietako eskuz banakako XIV. Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte aste honetan Beran

Erabiltzailearen aurpegia

Bortzirietako eskuz banakako hamalaugarren pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte aste hobetan. Aitzinetik, Umeak B kategorian falta diren final laurdenetako hiru partida jokatuko dituzte martxoaren 2an, astelehen arratsaldeko 6etatik aitzinera Arantzako pilotalekuan. Bortziriak pilota elkarteak zehaztu duenez, martxoaren 14an Arantzan eta 15ean Lesakan jokatuko dituzte finalak.

AndereƱoaren argibideak arretaz aditu dituzte berriz ere Baztan Ikastolako lehendabiziko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia

Nafarroa Oinez 2015 antolatzeko lanetan buru belarri dabil Baztan Ikastola, baina ezin aitzinerat egin gibelerat begiratu gabe. Hortaz, bilera hunkigarria egin dute otsailaren 27an, Elizondoko Arriarte Elkartean, lehendabiziko andereñoa izan zen Mari Carmen Goñik eta haren lehendabiziko ikasleek. Aspaldi bezala, andereñoaren argibideak arretaz aditu dituzte 1970ean Baztan Ikastolako lehendabiziko ikasleak izan zirenek.

Bortzirietako emakumeen seigarren mendi itzulia Igantzin eginen dute martxoaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Bortzirietako emakumeen mendi itzulia eginen dute seigarren aldiz, Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitatearen laguntzarekin. Aldi honetan Igantzin eginen dute irteera martxoaren 8an.

Nafarroako Herri Kirol Jokoak martxoaren 1ean hasiko dira Altsasun

Erabiltzailearen aurpegia

Nafarroako Herri Kirol Federazioak herri kirol jokoak antolatu ditu bertze urte batez, 11 eta 16 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. Martxoaren 1ean Altsasun hasi eta martxoaren 29an Etxarri Aranatz edo Arbizun jokatuko diren finalak bitarte, herriz-herri proba konbinatuetan eta sokatiran hainbat gaztetxo ibiliko dira.

Partidaz gainezka dator kirol asteburua

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburu mugitua izanen dute eskualdeko kirol taldeek. Futbolean, Baztan eta Gure Txokoako talde nagusiek etxean jokatuko dute eta Aurrerak Lekunberrin derbia izanen du Beti Kozkorren kontra. Eskubaloian, BKTko talde nagusiak etxean eta Errekak kanpoan jokatuko dute eta bi taldetako neska infantilak elkarren kontra Elizondon.

Txotxontxilo saioa eskainiko dute martxoaren 1ean Berako Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia

Txotxongillo taldeak Erreka Mari txotxongilo saioa eskainiko du martxoaren 1ean, igande arratsaldeko 5etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia Labiaga Ikastolak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen laguntzaz eta Kultur Etxera sartzeko 3 euro ordaindu beharko da.