erran.eus

Bidazi elkarteak lanpostu deialdia egin du

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Uztailaren 25era arte aurkez litezke eskaerak

Elkartearen egungo beharrei erantzuteko, lanpostu deialdi bat egitearen beharra ikusi da batzar irekian. Deialdi honekin, interesatuen eskaerak jasotzeari ekingo diogu, epea uztailaren 25ean gaueko 12etan amaituko delarik. Koordinatzaile/dinamizatzaile lanak egin, azoka goiz/arratsaldez batez ireki eta oporrak ordezkatzea eta Emausekin dugun proiektua aitzinera ateratzea izanen dira bere eginbeharrak.

Bidazi elkarteak lanpostu deialdia egin du
Elkartearen egungo beharrei erantzuteko sortu dute lanpostu deialdia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Behin eskaerak jaso ondoren, batzorde irekiak eskatutako profilera gehien egokitzen diren lagunekin aurre hautaketa egingo du. Prozesua amaitzeko, elkarrizketak egingo dira, abuztuaren 1erako hautatuarekin harremanetan jartzeko, hilabete honetan zehar egun batzuetan bere egitekoak ikas ditzan.

Eskatzen den profila ondorengoa da:

- Koordinatzaile/dinamizatzaile langilea
- Azoka goiz/arratsalde batez irekitzea eta oporrak ordezkatzea
-Emausekin dugun proiektua aitzinera aterako duena

Eskaerak egiteko idatzi idazkaria@bidazi.org helbidera, emailaren gaian LANPOSTUA idatziz, eta kurrikuluma zein motibazio testu bat bidaliz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa