erran.eus

2016ko udako kanpaina: Bazkide-lagun txartela

Erabiltzailearen aurpegia
Gure proiektuak aitzinerat segi ahal izateko, 200 bazkidera iritsi behar gara. Horretarako, eta elkarte funtzionamenduan sinesten badugu, bazkideok badugu zer egin. 2016ko udan, bazkide-lagun txartela jarri dugu martxan. Horrela, bazkide bakoitzari, berak nahi dituen bazkide-lagun txartelak emanen dizkiegu, bere inguruko jendeari emateko. Txartel hauekin, bazkide ez direnek ere bazkideek dituzten abantaila guztiak izanen dituzte: bertako produktuen azoka, produktu ekologikoen azoka herritarra eta bidean suertatzen diren ikastaro edo ekintzak. Behin uda pasata, lagun horiek proiektuan sinistu eta bazkidetu nahi badira, sarrera-kuota doan lortzeko aukera izanen dute. Eskertuko genizuke, bazkide zaren aldetik, bultzada hau emateko inplikatzea, ez soilik irabazi dezakezun saski bikainarengatik, baizik eta Bidazi zu zarelako :) Informazio gehiagorako, jo azokara, idatzi info@bidazi.org edo galdetu gure facebookan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa