uyyyy programara joateko gonbidapena

Erabiltzailearen aurpegia
UYYY PROGRAMARA JOATEKO GONBIDAPENA








i







 Oskar Terolek aurkezten duen UYYY programara joateko gonbidapena zabaldu digute GENARO TALDEkoei. Gu ERREALA IGOTZERAKOAN han egotea nahi dute. Saioa Astelehenean izango zen (seguro aski hurrengoan) eta autobusez joanen ginateke.
Irteera  20:00tan izango zen, gero han luntx bat eskeiniko zigutelarik.
Ondoren programa izango zen eta gaueko 12 t´erdiak aldera bueltatuko ginen etxerat autobusez.

ANIMATU ETA ETORRI!!!!

Argibide gehiagorako edo/eta apuntatzeko genarotaldea@gmail.com

MUNDIALAREN PORRA Genaro taldean

Erabiltzailearen aurpegia

Surafrikan berriki hasi behar den futbolaren Mundiala aprobetxatuz, GENARO TALDEAk porra bat antolatzea erabaki du. Apuntatzeko kartelean ageri den bezala XUGA ostatuan izanen da, Ekainaren 10a baino lehen, eta inskripzioa 5 eurokoa. Argibide gehiagorako idatzi genarotaldea@gmail.com edo Xuga ostatuan galdetu.

ANIMATU ETA ZORTE ON PARTE HARTZAILEEI !!!
AUPA ERREALA  !!!!


Debagoiena, gaur egun

Erabiltzailearen aurpegia
AHT, autopista, errepideak, asfaltoa nonahi… horrela geratzen ari da Debagoiena: Argazkiak.org | Debagoiena, gaur egun © cc-by-sa: goioarana

Nafarroa hitz batean definitu nahian

Erabiltzailearen aurpegia
Hurrengo pasadizoa urtarrilaren 14an gertatu zen Espainiako Cuatro telebistako Password lehiaketan. Lehiaketa horretan binaka jokatzen da. Batetik, diru bila doan lehiakidea dago eta, bestetik, hari  laguntzeko, pertsonai  ezagun bat (kirolari, artista edo musikariren bat). Jokoaren nondik norakoa hauxe da: kide bati hitz bat erakusten zaio eta, berba bakarra erabilita, segundo gutxitan, besteari azaldu egin behar […]

Ezohiko irudia MUko ikasturtearen hasiera ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia
Mondragon Unibertsitateak gaur eman dio 2009-10 ikasturteari hasiera modu ofizialean. Eskoriatzako HUHEZI fakultatean egindako hasiera ekitaldian hizlariak izan dira: Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Isabel Celáa Hezkuntza sailburua, Javier Sotil MUko lehendakaria, Josu Zabala MUKo errektorea, Aitor Zuberogoitia HUHEZIko irakaslea eta Idoia Peñakoba, MUko idazkari nagusia. Bilduma honetan ikus daiteke ekitaldian egindako argazki sorta, baina […]

Mondra futbol-taldeko azken fitxaketak

Erabiltzailearen aurpegia
“Indarra izatea eta zelaian ondo mugitzen jakitea” izan daitezke 2009-10 denboraldirako Mondra futbol-taldeak egin dituen hiru fitxaketen ezaugarririk aipagarrienak. Argazkian, taldekide berriak Arrasateko Atxabalpe futbol-zelaian.Argazkiak.org | Mondra futbol taldeko azken hiru fitxaketak © cc-by-sa: goioarana

Izen emate kanpaina zabalik!

Erabiltzailearen aurpegia
Lehenik eta behin, ongi etorridenoi! Oporrak pasata eta udazkenean sartuta gauden honetan zuengana jotzen dugu izen emate kanpaina zabalik dagoela informatzeko. Hala, berba lagun egitasmoan parte hartu nahi duen norbait ezagutuz gero, guregana jotzeko esan eta anima dadila! Beti gaude prest bai … Jarraitu irakurtzen

“Ez da zure laranja erdia, zure zukugailua baizik”

Erabiltzailearen aurpegia
Argazkiak.org | Martxoak 8 © cc-by-sa: goioarana Emakumeen nazioarteko egunaren bueltan lelo ugari ikusteko aukera izan dugu prentsan argitaratutako iragarkietan eta kaleetako pankartetan. Zabaldutako mezuak politikoki oso zuzenak eta, adierazkorragoak egin nahian, harridura edo galdera markez josita etorri dira: Emakunde: Emakumeak greban. Gertatuko balitz? ELA: Geure buruaren jabe! LAB: Euren krisia… emakumeon borrokarako aukera! ESK […]

12 hilabete, 12 lasterketa VI

Erabiltzailearen aurpegia
Ekaina. Lasterketarik ez. Ekaina hilabete berezia izan zen. Azterketaz gainezka egon nintzen eta nekatuta nengoenez gainera gelditzea erabaki nuen. Pisuzko bi arrazoi horiengatik ez nuen lasterketa batean ere ez parte hartu. Horregatik aprobetxatu nahi dut hilabete honen narrazioa euskal blogosferako txoko honetatik eguberriak zoriontzeko. Eta urte berria has dezazuela oin onarekin (ahal baldin bada San […]

Errumaniarrak Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia
Dena ez da urre gorria Arrasaten. Euskal Autonomia Erkidegoan errenta maila altuena duen herrian ere txirotasuna bertatik bertara aurki daiteke. Ikerkuntza teknologikoa bultzatzeko egiten  ari diren Garaia Berrikuntza Gunearen eta hasiberri diren Olandixoko saihesbidearen arteko eremuan luze daramate kanpatuta Errumaniatik etorritako ijito koadrila. Urriko eguerdi eguzkitsu batean arrimatu nintzen kanpalekura argazkiak egiteko asmoarekin. Lau emakume […]

Goienkaria eta Goiena.net-en gaineko txostenak

Erabiltzailearen aurpegia
Goienak kudeatzen dituen Goienkaria eta Goiena.net hedabideen gaineko txostenak idatzi ditut. Bi komunikabide hauen gainean zer edo zer gehiago jakin nahi baduzu hemen har ditzakezu dokumentuak, pdf formatuan: “Goienkaria: Debagoieneko astekaria 2000-2007″ “Goiena.net: Debagoieneko Internet ataria 2003-2008″

“El País” izan behar zuena

Erabiltzailearen aurpegia
Bukatu berri dira Bartzelonan ÑH04 Espainiako eta Portugaleko prentsa-diseinuaren gaineko jardunaldiak. Oso jardunaldi gomendagarriak izaten dira. Lehiaketako irabazleei sariak emateaz gain (Goienkaria-k sari ugari irabazi izan du lehiaketa horretan) hitzaldiak, aurkezpenak eta mahainguru interesgarriak egoten dira kongresu horretan. Irakurri dudanagatik El País egunkariaren “birdiseinua” izan omen da gai aipagarrienetariko bat. Argazki bitxi hau Maquetadores blogean […]

Iragarkiak hil du telebistako izarra

Erabiltzailearen aurpegia
Itxuraz, gero eta gutxiago ikusten da telebista. Internetak eta enparauak sekulako kaltea egin omen diote orain arte telebistak zuen monopolioari. Egongelaren ondoko geletako pantailetatik etorri omen zaio lehia handia telebistari baina, telebistak berak (edo, hobeto esanda arduradunek eta programatzaileek) izango du (dute) galera horretan erru zatiren bat, ala? Programa txar asko eta publizitate larregi: nahaste […]