erran.eus

Judit Inda-Gazteluko gaztea

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

«Gerrak amaitzearekin egiten dut amets. Aski da inongo kulparik ez duen jendea kaltetzeaz».

 

1. Nor dugu Judit Inda?
Donamari eta Gaztelu herrien artean sortu den neska alai bat.
2. Zein afizio dituzu?
Motorrean ibiltzea, kontzertuak ikustea, bestara ateratzea, nire zakurrarekin mendira joatea...
3. Bidaiatzea gustuko duzu?
Bai, eta hurrengo bidaian Hego Ameriketara joan nahi dut.
4. Bisitatu duzun tokirik gustukoena?
Leku polit eta eder aunitz ezagutu­ ditut. Txoko bakoi­tza pertsona eta momentu batekin­ identifika­tzen dut eta horrek egiten­ du tokia­ berexi eta gustuko izatea­.
5. Zein dira zure adineko neska baten kezkak?
Orain dela gutti arte bizi garen sistemak sortzen dituen beldu­rrak... Gaur egun, momentua bizi dut.
6. Nolako martxa du Male­rrekako Gaz­te Asanbladak?
Astean behin elkartu eta gure helburua lortzeko ekitaldiak antola­tzen ditugu. Male­rrekan gaztetxe bat irekitzea da he­l­­buru nagu­sie­na. Asanbladak ateak ire­kiak ditu edozein gaztek parte hartu nahi ba­du.
7. Malerreko gazteak nola ikusten dituzu?
Urtetik urtera gazteen erantzuna ekitaldien aurrean aktiboagoa eta  hobea da. Horregatik garrantzitsua­ da gazte­txe bat izatea bailaran, elkarpuntu aproposa izan daiteke he­rri desber­dinetako gaz­teendako­.
8. Gazte Asanbladaren hurrengo hi­tzordua martxoaren 25eko autode­fentsa tailerra... Zergatik joan?
Eraso sexistei aurre egiteko tresna­ onak emanen dizkigutelako­.
9. Zer du faltan eta zer soberan Gazteluk?
Herrian haur aunitz badira eta jolas­teko parke baten falta sumatzen­ dut. Soberan ez zait iruditzen ezer dagoenik. Bizi garen parajeak eta lasaitasunak ez didate aspertzen.
10. Gazteluko bazterrik gustukoena?
Txaruta aldera badut txoko­ bat hagitz gustukoa, batez ere despejatu­ edo pentsatzeko. Eta, nola­ ez, he­rri­­ko­­­ ostatua, bertan lagune­kin eta herritarre­kin gustura egoten­ naiz.
11. Amets bat?
Gerrak amaitzea. Aski da inongo ku­lparik ez duen jendea kaltetzeaz­.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa