erran.eus

Oihane Kalderon-Leitzako gaztea

Erabiltzailearen aurpegia

«25 urteko leitzarra, nahiko saltsera, erronkazalea, ezetz esaten ez dakien horietakoa».

1. Nor dugu Oihane Kalderon?
25 urteko leitzarra, nahiko saltsera, erronkazalea, ezetz esaten ez dakien horietakoa.
2. Saltsa guztietako perrexila?
Bai, hala diote... Beti diot nire eguneko 24 orduak tetris partida bat diruditela. Lana, udala, kirola, aisialdia uztartzeko agenda ongi antolatu behar!
3. Zein afizio dituzu?
Musika, irakurketa eta bidaiatzea.
4. Hezitzailea zara.. hezitzaileak ­berak, zertan hezi behar du?
Batetik, ikuspegi zabal, enpatiko eta aldi berean kritikoa izateko prestatu behar du. Bestetik, entzuten jakiteko eta ibilbidea zeharka markatzeko prestatu behar du, prozesuak bideratu behar ditu. Hezi­tzailearen helburu nagusia pertsonen ahalduntzea lortzea da. 
5. Zein da heziketa on baten oinarria?
Inklusioa, berdintasuna, autonomia, iniziatiba, umorea, ikasteko grina, hanka sartzeko aukera kontrolatuak izatea, ilusioak eraberri­tzeko indarra eta begirada eraldaketa sozialean izatea.
6. Eta zer dago soberan?
Aukeratzeko aukerarik ematen ez duen heziketa zurrun, lehiakor eta autoritarioa eta gizartean indarrean dagoen hipokresia.  
7. Zer du soberan Leitzak?
Maxurrenean bizi diren lagunak.  
8. Zer falta du?
Itsasoa.
9. Zer behar duzu zoriontsu izateko?
Familia, lagunak, osasuna, bizirauteko diru pixka bat, erronkak eta ilusioak.
10. Zerk lotsarazten zaitu?
Momentu honetan Europak, ­per­tso­nak legez kanpokoak izan daitez­keela sinestarazi nahi digutelako, batzuen bizitzak besteenak baino gehiago balio dutenaren ideia bonbardatzen dutelako...
11. Amets bat?
Bakarra? Munduari bira ematea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa