Nafarroa Oinezek antolatutako Bikin batin duatloirako izen emateko epea irekia dago

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Nafarroa Oinezek antolatutako Bikin batin duatloirako izen emateko epea irekia dago

20 kilometro mendi bizikletan eta 13 kilometro lasterka eginen dituzte apirilaren 29an Lesakan 

2017ko Nafarroa Oinezeko urteko jardueren baitan, kirol proba berezia antolatu dute apirilaren 29rako Lesakan: Bikin batin duatloia. Nafarroa Oinezeko leloari lotuta, kirolariek bi modalitaterekin proba bat eginen dute hemen ere eta 20 kilometro inguruko ibilbidea mendi bizikletan (854 metroko desnibel positiboa) eta 13 kilometrokoa lasterka (450 metroko desnibela) osatu beharko dute bikoteka.

Malerreka eskuz binakako finalak otsailaren 25ean jokatuko dituzte Donezteben

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Malerreka eskuz binakako finalak otsailaren 25ean jokatuko dituzte Donezteben

Otsailaren 15ean jokatu zituzten azken finalerdiak, jubenil mailakoak, eta zazpi kategorietan finalista izanen diren bikote guztiak ezagun dira

Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketaren finalak otsailaren 25ean jokatuko dituzte, 09:00etatik Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Guztira 186 bikotek parte hartu dute txapelketa honetan, azpi kategoriatan banatuak. Otsailaren 15ean, asteazken arratsaldean jokatu zituzten jubenil mailako finalerdiak, jokatzeko falta ziren azkenak eta honenbertzez finaletako protagonista guztiak ezagun dira.

Beti Gazte bigarren izan da Euskal Herriko sokatira txapelketako 600 kiloko lehen jardunaldian

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Beti Gazte bigarren izan da Euskal Herriko sokatira txapelketako 600 kiloko lehen jardunaldian

640 kiloko finala oinetakoekin arazorik izan ez zuten hiru taldeek bakarrik jokatu zuten igandean

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketan, 600 kiloko lehen jardunaldia jokatu zuten otsailaren 11n, larunbat arratsaldean Bermeon. Beti Gazte bigarren izan zen eta martxoaren 4an Lesakan bertan jokatuko den finalerako sailkatzeko urrats handia eman zuen.

Nahi eta ezinean ibili da Xabier Ibargarai erratzuarra buruz buruko bere hirugarren finalean

  Kirola  Baztan  Erratzu

Nahi eta ezinean ibili da Xabier Ibargarai erratzuarra buruz buruko bere hirugarren finalean

3-0 galdu zuen Ibai Perez bizkaitarraren kontra, otsailaren 10ean Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako Munduko txapelketaren finalean

Hirugarrena izaten omen da balekoa, baina Xabi Ibargarairen kasuan ez da halakorik gertatu. Ortziralean, buruz buruko Munduko pala txapelketaren hirugarren finala jokatu zuen, baina aitzineko bietan bezala, galtzea suertatu zitzaion. Ibai Perezek 3-0 irabazi zion (10-3, 10-8 eta 10-6)

Antxitonea trinketeko pala txapelketa abiatu da otsailaren 4an

  Kirola  Baztan  Elizondo

Antxitonea trinketeko pala txapelketa abiatu da otsailaren 4an

29 bikotek eman dute izena, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan

Elizondoko Antxitonea trinketeko pala txapelketa otsailaren 4an, larunbatean abiatu da, goiz eta arratsaldez jokatutako partidekin. Guztira 29 bikotek eman dute aurten izena txapelketan parte hartzeko, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan. Apirila bitarte ariko dira lehen fasean eta finalak maiatzaren azken aste hondarrerako iragarri dituzte.

Kadete mailako finalistak ere erabaki dira Malerrekako eskuz binakako XV. pilota txapelketan

  Kirola  Malerreka

Jubenil eta alebin mailako final laurdenak ere jokatu dituzte igandean

Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, jubenil, kadete eta alebin mailakoak azken txanpan sartu dira. Zehazki, jubenil mailako final laurdenak Donezteben eta kadete mailako final erdiak eta alebin mailako final laurdenak Sunbillan jokatu dituzte igandean.

Euskal Herriko Duatloi zirkuituan beterano onena izan da Santi San Miguel doneztebarra

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Euskal Herriko Duatloi zirkuituan beterano onena izan da Santi San Miguel doneztebarra

Euskadiko Triatloi Federazioaren saria jaso zuen urtarrilaren 28an Itziarren 

Euskadiko Triatloi Federazioak 2016ko Euskal Herriko Triatloi eta Duatloi zirkuituko sariak banatu zituen urtarrilaren 28an Itziarren egindako galan. Duatloiari dagokionez, Erreka Tri taldeko Santi San Migel doneztebarrak eskuratu zuen beterano onenaren saria.

Euskal Herriko Mendi Erronkan izen-emateko epea otsailaren 1ean ireki da

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

Euskal Herriko Mendi Erronkan izen-emateko epea otsailaren 1ean ireki da

750 lasterkariko muga jarri dute ekainaren 3an Leitzan abiatu eta bukatuko den probara 

Ekainaren 3an izanen da Euskal Herria  Mendi Erronka lasterketa Leitza inguruetan. Aurtengoa bosgarren edizioa izanen da eta aurrekoetan bezalaxe, 67 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diote parte-hartzaileek. Lasterketan antolakuntzak banatuko dituen sariekin batera, Euskal Herriko Federazioko kopa egonen da jokoan. Izen-ematea otsailaren 1ean ireki da eta gehienez 750 laisterkarik izanen dute tokia. 

Matzada berritzeko proiektuan parte hartu dutenei eskerrak eman dizkie Berako Udalak

  Kirola  Bortziriak  Bera

Matzada berritzeko proiektuan parte hartu dutenei eskerrak eman dizkie Berako Udalak

Kirolgune osoa poliki-poliki osatzen joatea dela azpimarratu du, bertze azpiegiturak jarriz

Berako Matzada futbol zelaia berritzeko proiektuan parte hartu dutenei eskerrak eman nahi dizkie Udalak.  Orain dela 25 urte egin zen Matzada futbol zelaia berritu da.  Belar naturaleko futbol zelaia izateak mantenimentu eta erabilera aldetik eragozpen haundiak ditu eta aspalditik zegoen proiektu hau Berako Udalaren agendan.  Azkenean 2016an baldintzak eman dira proiektu hau antzinera ateratzeko. 

Xanti Uterga doneztebarrak jaso du 2016ko erremontelari erregularrenaren saria

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Xanti Uterga doneztebarrak jaso du 2016ko erremontelari erregularrenaren saria

Urrezko Erremontea Urrizak irabazi du laugarren aldiz eta Erremontearen galako txapelketa azkarrean Ezkurra II eta Ion nagusitu ziren

Urrezko Erremontearen Gala egin zuten urtarrilaren 26an Galarretan, erremontearen besta handia. Oriamendi 2010 enpresak urteko erremontelari onenari ematen dion Urrezko Erremontea Javier Urrizak irabazi zuen, laugaren aldiz. Horretaz gain, urteko erremontelari onenaren saria Xanti Uterga doneztebarrak eskuratu zuen, eta Galarretan bertan jokatutako txapelketa azkarra Josetxo Ezkurra II doneztebarrak eta Ionek irabazi zuten.

Josetxo Ezkurraren omenezko XXVII. pilota txapelketan izen emateko epea ireki du Errekak

  Kirola  Malerreka

Josetxo Ezkurraren omenezko XXVII. pilota txapelketan izen emateko epea ireki du Errekak

Lau eta erdiaren barrenean jokatuko den buruz buruko txapelketa martxoaren 12an abiatuko da eta otsailaren 12ra arte apuntatzen ahal da

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita zazpigarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu du. Eskuz banaka eta lau eta erdiaren barrenean jokatuko den txapelketan, benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako pilotariek eman dezakete izena otsailaren 12ra bitarte. 

Ehunka lagunek parte hartu zuten Berako X. Mendi Egunean

  Kirola  Bortziriak  Bera

Ehunka lagunek parte hartu zuten Berako X. Mendi Egunean

Santa Barbarako binakako kronoigoeran 58 bikote atera ziren eta herri afariak 160 lagun bildu zituen Altzateko frontoian

Arrakastatsua suertatu da aurten ere Berako Mendi Eguna urtarrilaren 14an. Urtemuga berezia zen aurtengoa, hamargarren edizioa, eta horren harira, ohikoez gain, ekitaldi bereziak ere antolatu dituzte Agerra Mendi Taldeak eta Manttale Mendi Lasterketa taldeak, 2007ko urtarrilaren 13an Taillonen hildako Xabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegiren omenez. 

Mendi Eguna 2017 Beran

  Kirola  Bortziriak  Bera

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Ekuadorko dantzak izan zituzten urtea agurtzeko Leitzan

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

Ekuadorko dantzak izan zituzten urtea agurtzeko Leitzan

"Ñukanchipa kawsayta wiñachi" edo Gurea estimatuz lemapean, argazkian azaltzen diren Leitzako nexkato ekuatoriarrek, ez irakasle eta inoren laguntza gabe, erakustaldia eskaini zuten plazan abenduaren 31n. Beraien gurasoak indigenak dira eta dantza egiten dute eskerrak emateko, ofrenda egiteko, eguzkiari, artoari, urteko uztari eskerrak emateko. Dantza xume eta umila benetan, urtea agurtzeko.

Miren Egues eta Jaione Jimenezek irabazi dute Lesakako II. frontenis txapelketa

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Miren Egues eta Jaione Jimenezek irabazi dute Lesakako II. frontenis txapelketa

Urtarrilaren 7an jokatu zen txapelketaren final gogorrean 16-15 irabazi zieten Ainhoa Berroeta eta Irantzu Etxebesteri

Bigarren urtez, emakumezkoen frontenis txapelketa antolatu dute Lesakan. Zazpi bikote aritu ziren urtarrilaren 7an, nahiz eta egun berean Baztanen ere txapelketa hasi. Final estuan, Lesakako Miren Eguesek eta Goizuetako Jaione Jimenezek 16-15 irabazi zieten Etxalarko Ainhoa Berroeta eta Berako Irantzu Etxebesteri. Partehartzaile guziak (batzuk Malerrekatik eta Leitzatik etorriak) pozik eta gustura gelditu ziren, bere botila txanpainarekin. Azpitxapeldunek bonboiak eta txanpaina izan zuten saritzat eta txapeldunek erroskoa eta txanpaina. 

Erremonteko Master txapelketa ere irabazi du Urrizak

  Kirola  Malerreka  Saldias

Erremonteko Master txapelketa ere irabazi du Urrizak

Final lehiatuan 30-24 irabazi zion Endika Urrutia saldiastarrari

Buruz buruko Master txapelketa hirugarren aldiz irabazi du Javier Urrizak. Urtarrilaren 7an jokatutako final lehiatuan 30-24 irabazi zion Endika Urrutia saldiastarrari. Astebete lehenago Eguberriko txapelketa ere irabazi zion Iruñekoak Xanti Uterga doneztebarrari.

Goizuetako lehen pilota txapelketako finalak jokatu dituzte urtarrilaren 7an

  Kirola  Leitzaldea  Goizueta

Goizuetako lehen pilota txapelketako finalak jokatu dituzte urtarrilaren 7an

Umore Ona kirol elkarteak antolatu du aurten lehen aldiz

Umore Ona kirol elkarteak antolatutako Goizuetako lehen pilota txapelketako finalak jokatu zituzten urtarrilaren 7an, larunbat goizean Goizuetako udal pilotalekuan. Hiru kategoriatan banatuak jokatu dute: Umeak (benjaminak), kimuak (alebinak) eta gazteak (jubenilak). Kategori bakoitzean zortzi bikote aritu dira, guztira Nafarroako eta Gipuzkoako 48 pilotari.