Leitzako Plazako XXXI. Pilota txapelketan izena emateko epea zabalik

Ttipi-Ttapa api 24, 19:00 Leitzaldea   Leitza

Pilota hotsak adituko dira berriz ere Leitzako plazan. Aurrera Elkarteak XXXI. Pilota Txapelketa antolatu du eta izena emateko epea zabalik da. Hamabost urtetik gorakoei zuzendutako txapelketa izanen da eta pilota goxoarekin jolastuko dute. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 26a baino lehenago eman beharko dute izena Plaza aseguru etxean eta bikoteko 25 euro ordaindu. Izena ematen duen partaide kopuruaren araberako formatua izanen du txapelketak. 

Urepelera irteera antolatu du igandean Mendibil Mendi Taldeak

Ttipi-Ttapa api 24, 12:30 Leitzaldea   Leitza

Leitzako Mendibil Mendi Taldeak Urepeleko kaxkora igotzeko proposamena egin du apirilaren 28rako. Ixkibarko aparkalekutik abiatuko dira 08:30ean eta 11:00etan argazkia aterako dute Urepeleko kaxkoan. Horrela, Euskal Mendizale Federazioaren 100. urteurrena ospatuko dute.

Futbola. Jonan Arbelaitz
Futbola. Sergio Oskoz
Baztan 3 - Artajones 0

Xorroxin irratia api 23, 12:59 Baztan

Xorrotx eta Fin
Futbola. Joel Gil
Futbola. Ganix Zubieta