Sanferminetako kartel eta programaren azal lehiaketa deitu du Lesakako udalak

Ttipi-Ttapa api 24, 17:00 Bortziriak   Lesaka

2024ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea maiatzaren 17ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.

VII. Azienda Feria eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa api 24, 16:00 Bortziriak   Bera

Azkeneko urteen gisan, aurten ere herriko baserritarrek aziendak erakusteko hitzordua izanen dute Beran. Larunbatean, apirilaren 27an, izanen da feria Toki Ona institutuko patioan eta inguruan.