‘Gaixotasun baskular batekin bizitzea’ tailerra landuko dute Doneztebeko Osasun Zentroan

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Martxoaren 14, 16, 20 eta 23an eskainiko den ikastaroa doan da, baina aitzinetik izena eman behar da 

Gaixotasun baskular batekin bizitzea izeneko tailerra landuko dute Doneztebeko Osasun Zentroan martxoaren 14, 16, 20 eta 23an, arratsaldeko 5etatik 7etan eginen dituzten saioetan, 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroa doan da, baina horretarako aitzinetik izen eman behar da 848 421954 telefonoan (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasunaren Sustapenereko atala) edo www.escueladepacientes.navarra.es webgunean.

Ezkurrako inauteriak 2017

  Gizartea  Malerreka  Ezkurra

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Esne sektorearen defentsan manifestazioa eginen dute apirilaren 1ean Elizondon

  Gizartea  Xareta  Urdazubi

Esne sektorearen defentsan manifestazioa eginen dute apirilaren 1ean Elizondon

Baztan-Bidasoaldeko 40 gizarte eragile, erakunde eta sindikatuk deitu dute

Landa eremu bizien eta nekazaritza iraunkorraren bidean, esne sektorea ere bizirik behar dugu goiburupean apirilaren 1erako Elizondon eginen den manifestazio deialdia egin dute Baztan-Bidasoaldeko hainbat sindikatu, gizarte eragile, elkarte eta erakundek. Horien ordezkari, Aitor Azkarate aniztarrak, Marijoxe Iparragirre elizondarrak, Miel Joxe Ariztia amaiurtarrak eta Baztandarra Kooperatibako Santiago Urrutia presidenteak, manifestazioarekin bat egitera deitu zuten martxoaren 4ko agerraldian Elizondon.

Elizondoko Zahar Etxeko sukaldeko teilatua konpondu berri du Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Elizondoko Zahar Etxeko sukaldeko teilatua konpondu berri du Baztango Udalak

Putxiria eraikuntza enpresak egin ditu lanak, 17.623 euroren truke 

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte zaharretxeko sukaldearen teilatua konpontzeko lanak akitu berri ditu  Baztango Udalak. Lan hauen helburua sukaldeko itezurak eta hezetasunak konpontzea zen. Horretarako txapazko teilatua aldatu eta zapaldu daitekeen estaldura paratu da. Bertzalde sukaldearen barnean sabai edo tetxoan zeuden orbanak garbitu eta margotu dira. Lanek 17.623 euroko kostua izaten dute eta Putxiria S.L.k egin ditu, udalak bailarako enpresa desberdinei aurrekontu eskaera egin ondotik eskaintza hoberena egin baitzuen.

 

 

52 emakume elkartu ziren Bortzirietako VIII. Mendi Itzulian Arantzan

  Gizartea  Bortziriak  Arantza

52 emakume elkartu ziren Bortzirietako VIII. Mendi Itzulian Arantzan

Emakumearen Egunaren harira bertze zenbait ekitaldi ere eginen dira datozen egunetan

Martxoaren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira Bortzirietako VIII. Mendi Itzulia egin zuten martxoaren 5ean Arantzan. Eguraldiak lagundu ez arren, 52 emakume elkartu ziren, lau orduko itzulia emateko. Ondoren Arantzako plazan elkarretaratzea egin zuten, aterpean dutxa hartzeko eta salda dastatzeko aukera izan zuten, Pabloenean bazkari batekin bukatzeko.

Emakumearen Eguna hainbat ekitaldirekin ospatuko dute Baztanen ere

  Gizartea  Baztan

Emakumearen Eguna hainbat ekitaldirekin ospatuko dute Baztanen ere

Hasteko, ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua martxoaren 5ean

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Baztango Bilgune Feministak.

21 langabetu guttiago daude eskualdean otsail hondarrean

  Gizartea  Mendialdea

Langabezian dauden 949 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan 

949 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan otsail hondarrean, ilbeltzean baino 21 guttiagok. Nafarroa osoan %1,27 jautsi da langabezia, eta eskualdean banaz bertzekotik goiti, %2,16.

Interneteko konexio simetriko ultralasterra antena bidez zabaltzen hasi dira Baztan-Bidasoaldean

  Gizartea  Mendialdea

Interneteko konexio simetriko ultralasterra antena bidez zabaltzen hasi dira Baztan-Bidasoaldean

Zuntz optikoaren ‘alternatiba’ den sistema honek, nabarmen hobetzen du ADSL eta satelite bidezko konexio sistemek eskaintzen duten abiadura

Saldiasko inauteriak 2017

  Gizartea  Malerreka  Saldias

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Poliki joan da inaute eguna Saldiasen ere

  Gizartea  Malerreka  Saldias

Poliki joan da inaute eguna Saldiasen ere

Carolinak eta Ibanek irabazi dute musean otsailaren 25ean

Larunbateko inaute eguna mus txapelketarekin hasi zuten Saldiasen. 10:30etan elkartzeko esana zen, eta haurrak eta gazteak han ziren ordurako berantetsirik. Pixkan-pixkan jendea azaldu zen, baita Lizarralde eta Muñoa bertsolariak ere, solasaren jokorako ez ezik karta jokorako ere etorriak. 

Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak

Martxoaren 7, 14 eta 21ean eginen dira saioak Elizondoko Arizkunenean

Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak, Baztango Udalaren, Caja Navarra Fundazioaren eta SOS Arrazakeria erakundearen laguntzarekin. Gizarte Langileei, Osasun Etxeko Langileei, Administrazioan lan egiten duten langileei, Udalako langileei, eskoletako hezitzaileei eta interesaturik dagoen edozeineri zabalik dago.

Endarlatsak historian izan duen garrantzia ezagutzeko jardunaldiak egin dituzte asteburuan Beran

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Endarlatsak historian izan duen garrantzia ezagutzeko jardunaldiak egin dituzte asteburuan Beran

Santa Kruz apezak agindutako fusilamenduei buruz aritu dira Beralandetan eta bisita gidatua ere egin dute

Otsaileko azken asteburuan, Endarlatsak historian izan duen garrantziaz aritzeko jardunaldiak antolatu dituzte Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak. Ortziralean, Endarlatsako fusilamenduak. Santa Kruz apaiza solasaldia eskaini zuten Beralandetan Jesus Arratek eta Aurelio Gutierrezek eta larunbatean bisita gidatua egin zuten Aurelio Gutierrezekin. 

Aroztegiko proiektuaren jarraipen batzordea «pozoindutakoa» dela dio Aroztegia eta gero zer plataformak

  Gizartea

Aroztegiko proiektuaren jarraipen batzordea «pozoindutakoa» dela dio Aroztegia eta gero zer plataformak

Azken asteetan Aroztegiko proiektuari buruz izan diren gertakarien inguruan oharra kaleratu du Aroztegia...eta gero zer? Plataformak

Plataformaren irudiko, Baztanen eratu behar den batzorde bakarra Aroztegiako UGPSa gelditzeko eta herritarren borondatea betetzeko lan eginen duena da.

Pirinioetako behi arrazaren inguruko argazki lehiaketa antolatu dute Baztanen

  Gizartea  Baztan

Pirinioetako behi arrazaren inguruko argazki lehiaketa antolatu dute Baztanen

Aurten behi-azienda piriniarraren lehiaketa-enkantearen XXX. edizioa dela eta, argazki lehiaketa antolatu dute, baina horrez gain, bertze ekintza batzuk ere izanen direla iragarri dute. Helburu nagusia behi azienda honen presentzia gure artean ugaritzea, nabarmentzea eta indartzea dira.

Inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute Ituren eta Zubietako Udalek

  Gizartea  Malerreka

Inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute Ituren eta Zubietako Udalek

Nahiz eta ospakizunen antolaketan parte ez hartu, beraien eskumenen barrenean animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute

Nafarroako Gobernuko 34/2009 Foru Dekretuak deklaratu zituen Iturengo eta Zubietako inauteriak interes kulturaleko ondasun inmateriala. Ondoren, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariaren 21/2011 Foru Aginduak, martxoaren 3koa, adierazi zuen Nafarroako Interes Turistikoko Festa direla. Aurtengo inauterietako portaera bakan batzuk piztu duten erantzun eta erreklamazioen aurrean, Iturengo eta Zubietako Udalek prentsa-oharra karrikaratu dute. Nahiz eta ez duten ospakizunaren antolakuntzan eta finantzaketan parte hartzen, «beraien eskumenen barrenean animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute» eta aldi berean, «irudien erabilera interesatu eta manipulatuarekin, inauterien itxura faltsua» eman dela salatu dute.

Ortzegun Gizeneko harat-honatak egin dituzte Beran

Ortzegun Gizeneko harat-honatak egin dituzte Beran

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Inude eta Artzai ttikiak eta ikastetxeetako konpartsak kalejiran ibili ziren

Ortzegun Gizen eguna ere handia izaten da Beran. Eguraldi ederra aprobetxatuz, kalejira egin zuten arratsaldean suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Inude eta artzai ttikiekin batera, ikastetxeek bakoitzak bere konpartsa eta gaiarekin atera ziren: Ricardo Baroja eskolakoek itsasoa izan zuten gaitzat, Labiaga ikastolakoek zirkoa, eta Jesusen Bihotzakoek estralurtarrak. Ondotik, haurrentzako berbena izan zen Eztegara pilotalekuan.

Zalain lantegia zabaltzeko ingurumen baimena bertan behera uzteko epaia berretsi du Auzitegi Gorenak

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Zalain lantegia zabaltzeko ingurumen baimena bertan behera uzteko epaia berretsi du Auzitegi Gorenak

Lesakako auzoko bizilagun batzuk etxebizitzari eragiten dion zarataren emisioa kontuan hartzea eskatu zuten eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bezalaxe, arrazoia eman diete Auzitegi Gorenak

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiak bere garaian Zalain lantegiko instalazioak handitzeko Nafarroako Gobernuak onartu zuen ingurumen baimena bertan behera utzi zuen 2015eko abenduan. Lesakako auzoan bizi den familia batek demanda aurkeztua zuen, beraien etxebizitzari eragiten zion zarataren emisioa zuzendu zezan enpresak. Nafarroako Gobernuak eta familiak errekurtsoa jarri zuten eta orain azken honi arrazoi eman dio Auzitegi Gorenak.

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere

Martxoaren 11n joanen da Iruñera, handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egiteko 

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere. Autobusa  martxoaren 11n, larunbatean, Beratik goizeko 04:45ean eta Doneztebetik 05.00etan abiatuko da. Iruñean geldituko da, handik Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko.