Mendialdeko azoka ibiltaria apirilaren 21ean hasiko da martxan

Ttipi-Ttapa api 19, 16:00 Mendialdea

Apirilaren 21ean, Arriben emanen diete Mendialdeko azoka ibiltariari. Bosgarren edizioa izanen da aurtengoa eta Mendialdea eskualdeko baserritar eta artisauek egindako sasoiko produktuak bultzatu, ikusarazi eta saltzea izanen du helburu. Jakiez gain, eskulangintzako hainbat postu ere izaten dira beti azoketan. 2024an azoka jarduera edo ekitaldiren batekin osatuko dute. Publiko berria erakartzeko eta bisitarien egonaldia luzatzeko gai diren jarduerak aurreikusi dituzte: eki- taldiak, erakusketak, tailerrak, erakustaldiak, dastatzeak, bisita gidatuak...

Nafarroako parlamentariek Oronoz-Mugairiko arrain haztegia bisitatu dute

Ttipi-Ttapa api 19, 13:30 Baztan   Oronoz-Mugairi

Nafarroako Parlamentuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak Oronoz Mugairiko arrain haztegia bisitatu zuen asteazken goizean. Oronoz-Mugairikoa Nafarroako Gobernuko hiru arrain haztegietako bat da, eta, alde batetik, Bidasoa izokinarekin birpopulatzeko lan egiten du, eta, bertzetik, izokin-eskualde mistoko ibaiak indartzeko erabiltzen diren amuarrainak gizentzen ditu Oronoz-Mugairiko haztegian.

Lesakako San Fermin elkartea, Bortziriak Lesaka
Lesakako Herriko Etxeko pleno aretoan, Bortziriak Lesaka
Iturengo Herriko Etxea, Ituren