api 25, 07:43 Malerreka Sunbilla
N-121-A errepideko 51. kilometroan istripua gertatu da, Irun aldetik Sunbillara sartzeko biribilgunearen parean, Beobia alderdian. Kamioi bat gurutzatua gelditu da eta erdiko hesia jo du. Istripuaren ondorioz, Irungo noranzkoan erreia itxi behar izan dutela jakinarazi dute, baina trafikoa errepide zaharretik bideratzen ari dira.