Bihotzaren bideko kantu topaketa eginen dute bigarren aldiz Etxalarren larunbat goizean

Ttipi-Ttapa api 17, 20:00 Bortziriak   Etxalar

Bihotzaren bideko kantu topaketa bigarren aldiz eginen dute Etxalarren. Bigarren hitzordu hau Pello Apezetxea Kulturgunean izanen da apirilaren 20an, larunbatean 11:00etatik 14:00etara biltzeko deia luzatu dute. «Ahots, hizkuntza eta adin guztiak», edonor ongi etorria izanen da eta instrumentuak eramateko aukera ere bada.

Nekazari Borrokaren Nazioarteko Egunean mobilizaziora deitu dute Nafarroako hainbat elkartek

Ttipi-Ttapa api 17, 13:30 Mendialdea

Datorren larunbatean, apirilaren 27an, elikadura subiranotasunaren alde eta nekazaritza eredu industrialaren kontra Iruñean eginen den mobilizazio sozialerako deia egin dute dozena bat elkartek, ehundik gora gizarte erakunderen babesarekin