Elizondoko Lanbide Eskolako ikasle talde bat Pragako nazioarteko enpresa simulatuen azokan izan da

TTIPI-TTAPA 2013ko mar. 26a, 10:00
Elizondoko Lanbide Eskolako Urki Munarriz, Stephanie Tubón, Maite Ariztegi (irakaslea), Gabriela Pricop, Belentxu Cebrian, Ane Garmendia eta Miriam Martín izan dira Pragako Azokan. Utzitako argazkia

Europako 160 enpresa simulatu bildu dira

Goi Mailako Administrazio eta Finantzak taldeko sei ikasle eta irakasle bat joan ziren martxoaren 19 eta 20an Pragan ospatu zen azokara. Europa osoko 160 enpresa simulatu bildu ziren bertan. Esperientziak partekatu eta nazioarte mailan jarduera komertzial hau nola antolatzen den ikusteko aukera izan zuten.

Elizondoko Lanbide Eskolan ikasitakoa, Europako beste ereduekin alderatzeko aukera izan dute Goi Mailako Administraritza eta Finantzak taldeko zenbait ikaslek. Pragako hirian martxoaren 19 eta 20 an ospatu den Enpresa Simulatuen Nazioarteko Azokan parte hartu dute. Bertan Europa osoko 160 enpresa simulatu bildu dira, zehazki Txekiar Errepublika, Austria, Errusia, Errumania, Eslobakia eta Nafarroatik joandakoak.

Urki Munarriz, Stephanie Tubón, Gabriela Pricop, Belentxu Cebrian, Ane Garmendia eta Miriam Martín ikasleak eta Maite Ariztegi irakasleak egin dute bidaia, Lekaroz-Elizondoko Guraso Elkartearen laguntzarekin. Iaz Bartzelonako Enpresa Simulatuen Azokan parte hartu zuten eta aurten pauso bat haratago eman eta Europa mailan jarduera kormertzial hau nola antolatzen den ikusteko aukera izan dute. Honekin hirugarren aldia da Lanbide Eskolako ikasleak Europara joaten direla, aitzinetik Salzburgo (Austria) eta Gante (Belgika) egonak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun