Liburu azoka solidarioa antolatu du Berako liburutegiak

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Abenduaren 1etik 21era Bortzirietako Guztiok taldearen alde

Berako liburutegiak Liburu azoka solidarioa antolatu du abendurakotz. Liburuak salgai paratuko dira euro batean, eta jasotako dirua Bortzirietako Guztiok Taldearentzat izanen da. Azoka abenduaren 1etik 21era arte egonen da idekia, astelehenetik ortziralera eta ondoko ordutegian: 15:00etatik 21:00etara (abenduaren 15era arte) eta 15:00etatik 18:30etara (abenduaren 16tik 21era). Herritar guztiak liburutegiaren ekimen honetan parte hartzera gonbidatu dituzte.

Nafarroako Mikrokontakizun lehiaketan bigarren saria lortu du Imanol Mesa lesakarrak

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Nafarroako Mikrokontakizun lehiaketan bigarren saria lortu du Imanol Mesa lesakarrak

Tantirumairu ikastolako ikasleak Hondakinak murrizteko nire eguneroko ekarpena gaiari buruzko idazlana aurkeztu zuen

Lesakako Tantirumairu ikastolako Imanol Mesa Garmendia ikasleak Nafarroako Gobernuak antolaturiko I. mikrokontakizunen lehiaketan bigarren saria lortu du. Hondakinak murrizteko nire eguneroko ekarpena zen lehiaketaren gaia eta bere Etxeko arazoak mikrokontakizuna izan da saritua Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoen kategorian. Argazkian ageri denez, sari pila lortu zituen Imanol Mesak (ezkerretik hasita bigarrena) eta horien artean ikasgelako lagunek gehien estimatu zutena: ikasgela osoarentzat Sendavivarako egun osorako txartela.

Bortzirietako eskuz binakako XVI. Pilota txapelketako finalak azaroaren 26an jokatu dituzte Arantzan

  Kirola  Bortziriak

Bortzirietako eskuz binakako XVI. Pilota txapelketako finalak azaroaren 26an jokatu dituzte Arantzan

Lau kategoriatan aritu dira aurten, bortz herrietan entrenatzen duten 24 bikote 

Bortzirietako eskuz binakako XVI. Pilota txapelketaren finalak azaroaren 26an jokatu dituzte Arantzan. Aurten, neurri ttikiagoko txapelketa antolatu dute Bortzirietan, lau kategoritan hutsa eta bertan entrenatzen duten pilotariekin. 24 bikotek parte hartu dute eta erran bezala, larunbatean izan ziren finalak Arantzan. Jende aunitz hurbildu zen finalak ikustera.

2017ko Nafarroa Oinezen eskualdeko aurkezpen desfile arrakastatsua egin dute Lesakan

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

2017ko Nafarroa Oinezen eskualdeko aurkezpen desfile arrakastatsua egin dute Lesakan

Azaroaren 27an egin dute Harriondoa Kultur Etxean, ehunka lagunen aitzinean 

Ehunka lagun elkartu dira azaroaren 27an Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan 2017ko Nafarroa Oinezen eskualde mailako aurkezpen ekitaldietan, bi saio izan baitira. Heldu den urteko Nafarroa Oinez Tantirumairu Ikastolak antolatuko du Lesakan. Iruñean, azaro hasieran egindako aurkezpenaren ondoren, etxean bertan aurkeztu dira Oinezen helburuak, leloa, logoa eta materiala, desfile eta guzti. Ekitaldira bertaratu direnen artean, Bortzirietako hainbat udal ordezkari, gizarte eragile eta kultur eragilez gain, Ikastolako gaur egungo nahiz 42 urte hauetako historiako ikasle, irakasle eta gurasoak joan ziren. Igandean 16:30ean egin da lehen ekitaldia. Ehunka begi eta belarri, hainbat ikaslek, gurasok, irakaslek eta laguntzailek prestatutakoarekin gozatzeko irrikaz.

125 azienda plazaratu ziren Lesakako feria egun jendetsuan

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

125 azienda plazaratu ziren Lesakako feria egun jendetsuan

Berako Begibeltzenekobordako Joxean Igoak eskuratu ditu sari nagusiak behi aziendetan

125 azienda aurkeztu ziren ortzegun goizean Lesakako Plaza Zaharra ingurura, Bortzirietako feria egunean parte hartzera. Horietatik 56 zaltabereak ziren (iaz baino 21 guttiago), gehienak ponniak, pottokak eta monturakoak zirela, 66 behi, batzuk bere aretzearekin eta zezenkoren bat eta hiru ahari. Bezperako eguraldi narratsa ikusita, eguraldi polita gelditu zen ortzegun goizean, eta jendetza bildu Lesakako karriketan.

Lesakako feriak 2016

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Bortzirietako eremu paisajistikoaz aritzeko foroa eginen dute abenduaren 15ean

  Gizartea  Bortziriak

Bortzirietako eremu paisajistikoaz aritzeko foroa eginen dute abenduaren 15ean

Lursarea Jasangarritasunaren Nafar Agentzia gauzatzen ari da lana eta inkesta bat online betetzeko aukera ere bada

LURSAREA (Jasangarritasunaren Nafar Agentzia), Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaiaren Zerbitzuak egindako eskaerari erantzuna emanez, Bortzirietako paisaiaren ikuspegi soziala lortzeko lana gauzatzen ari da. Paisaia eta bere balioak, bai naturalak zein sozialak eta kulturalak, ez dira bakarrik garapenarako ezinbertzekoak diren baliabideak, baizik eta funtsezko iturria antolamendu política egokia ezartzeko, Europako Paisai Hitzarmena (EPH)-ren irizpideak segituz. Bortzirietako eremu paisajistikoari buruz aritzeko foroa eginen dute abenduaren 15ean, 18:00etan Lesakako Alkaiaga auzoako Bidasoa Zerbitzuen Zentruan. Izen ematea posta elektrinikoaren bidez egin daiteke, clopez@basoinsa.com helbidean edo 944807073 telefonoan. Forotik aparte, online inkesta publiko bat egiteko aukera ere bada webgunean.

Ia 140 dozena uso harrapatu dituzte sasoi honetan Etxalarko Usategietako sareetan

  Gizartea  Bortziriak  Etxalar

Ia 140 dozena uso harrapatu dituzte sasoi honetan Etxalarko Usategietako sareetan

Historian lehen aldiz, Pirinio osoan sarez harrapatzen dituzten 9 usategietan gehien harrapatu dutenak izan dira

Joan den igandean, azaroaren 20an bukatu zen 2016ko Etxalarko sarezko uso harrapaketa tradizionalaren denboraldia. Azken urteetako hoberena izan da aurtengoa, izan ere 139 dozena + 8 uso harrapatu dute saretan eta kopuru hau ez zen 2007. urtetik emana. Iazko kopurua bikoiztu da aurten, 60 dozena bakarrik hartu baitziren. 

Aragoiko Jose Ramon Luna de la Ossak irabazi du Lesakako argazki lehiaketa

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Aragoiko Jose Ramon Luna de la Ossak irabazi du Lesakako argazki lehiaketa

38 argazkilarik 111 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai daude azaroaren 30era bitarte Harriondoako konbentuan 

Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Guzira, 38 argazkilarik 111 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino guttixeago. 

Euskadiko 4x4 sokatira txapelketa irabazi du Beti Gaztek

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Euskadiko 4x4 sokatira txapelketa irabazi du Beti Gaztek

320 kiloko kategoriako aitzineko saioetan bezalaxe, larunbatean Ibarran jokatutako finalean ere tiraldi guztiak irabazi zituen

Joan den astean Nafarroako zortzinakako txapelketa irabazi ondotik, larunbat honetan Euskadiko 4x4 sokatira txapelketa ere irabazi du Lesakako Beti Gazte sokatira taldeak. Zehazki, 320 kiloko kategoriako txapela lortu du Ibarran. Azaroaren 5ean Zamudion (Bizkaia) eta azaroaren 13an Anoetan (Gipuzkoa) egin zuen bezalaxe, Ibarrako finalean ere tiraldi guztiak irabazi zituen Beti Gazteko laukoteak.

Bizirik dela giltzurruna emateagatik saritu dute Martin Antzizar lesakarra

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Bizirik dela giltzurruna emateagatik saritu dute Martin Antzizar lesakarra

ALCER elkarteak eman zien saria emaileei eta ebakuntzak posible egiten dituzten profesionalei

Giltzurrunetako eritasunak dituzten pertsonak biltzen ditu ALCER elkarteak. Bigarren urtez, bizirik daudela giltzurruna ematen duten emaileak saritu nahi izan ditu elkarteak. Martin Antzizar lesakarra da horietako bat. Lesakarrarekin batera, Maria Jose Casanova giltzurrun-emailea eta ebakuntzak posible egiten dituzten profesionalak ere saritu zituzten azaroaren 17an Iruñean egindako galan.

Aurten ere Sareuskak antolatuta Mintzodromoa izanen da Euskararen Egunean

  Gizartea  Bortziriak

Aurten ere Sareuskak antolatuta Mintzodromoa izanen da Euskararen Egunean

Hirugarren  edizioa da aurtengoa eta Donibane Lohizuneko Ravel Aretoan eginen da

2014ko irailaren 19an Hego Lapurdiko Hiriguneak, Euskara Mankomunitateak eta Bidaso Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Sareuska, euskararen sarea sortu zuten. SAREUSKA egitasmoaren xede nagusia Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilera bultzatzea eta dinamizatzea da. Helburua lantzearren 2017. urtera bitarteko plangintza garatu dute eta Mintzodromoa, bertan kokatzen den egitasmoetariko bat da. Hortaz, aurten ere SAREUSKAK Mintzodromoa antolatu du Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Mintzodromoaren III. edizioa Donibane Lohizuneko Ravel aretoan eginen da abenduaren 1ean, goizeko 10:00 eta 12:30 bitartean.

Edukiontzi marroiari buruzko informaziorik ez dela zabaldu uste du Lesakako EH Bilduk

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Edukiontzi marroiari buruzko informaziorik ez dela zabaldu uste du Lesakako EH Bilduk

Halere, ahalik eta gehien birziklatzera animatzen du eta auzo-konposta ez kentzea eskatu du 

Bortzirietako Mankomunitateak eta Lesakako Udalak hala erabakita, hilabete honetan bertan edukiontzi marroiak jarriko dituzte Lesakako karriketan. Geroa Baik duela urte batzuetatik defendatu du sistema hori, eta, orain, erabakia hartua dago. Lesakako EH Bilduri ez zaio iduritu behar den moduan egin denik, «ez baita apenas informaziorik eman sistema horren inguruan, eta ez dira azaldu ze estrategia jarraituko diren, ezta zein helburu lortu nahi diren ere». Hala ere, EH Bildutik lesakarrak animatu nahi dituzte ahalik eta gehien birziklatzera, «bi arrazoi nagusirengatik: bata, horren alde gaudelako; eta, bigarrena, Iruñetik agindu bat ematekotan direlako, gutxien birziklatzen duten herriek tasa handiagoak ordaintzeko. Hortaz, ez badugu zaborra ongi bereizten, hemendik urte batzuetara gure sakeletatik gehiago ordaindu beharko dugu». 

Matias Irazoki zena omendu dute musikariek Beran azaroaren 12an

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Matias Irazoki zena omendu dute musikariek Beran azaroaren 12an

Xuga ostatuaren atarian kontzertua eskaini zuten Zizkuitz txarangak eta bertze zenbait musika taldek

Zizkuitz txarangak eta Berako eta inguruko bertze musikari batzuk Matias Irazoki zenari omenaldia eskaini diote azaroaren 12an, kontzertu batekin. Matiasen alargunarekin eta familiarekin batera, hainbat lagun bildu zen Berako Xuga ostatuaren atarian. 

2016-17 ikasturtean 71 ikaslek eman dute izena Bortzirietako Euskaltegian

  Gizartea  Bortziriak

2016-17 ikasturtean 71 ikaslek eman dute izena Bortzirietako Euskaltegian

Mankomunitateak debalde eskaintzen du aukera eta matrikulazioa %57,8 igo da aurten

Ikasturte berria hasi da euskaltegian eta ikasle kopuruak nabarmen egin du goiti. Guztira 70 ikaslek eman dute izena euskaltegian eta iaz 45 ikasle izan ziren. Beraz, 25 ikasle gehiago izanen dira ikasturte honetan. Hazkundea ez da nolanahikoa, %57,8koa hain zuzen ere. Igoera gehien bat lehenbiziko urratsean sumatu da, non 21 ikasle berri izanen baitiren. Berako 37 ikasle, Lesakako 21, Etxalarko 7, Igantziko 6 eta Arantzako alerik ere ez da ikasturte honetan.

Compagnie des Vents et Marées Iparraldeko antzerki konpainiak egonaldia eta mediazioa eskaini du Beran

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Compagnie des Vents et Marées Iparraldeko antzerki konpainiak egonaldia eta mediazioa eskaini du Beran

Memoria solasgai izan dute Berako Zahar Etxe eta Jubiolteka zerbitzuko lagunekin

Urriaren 24tik azaroaren 3ra arte Compagnie des Vents et Marées Hendaiako konpainiak egonaldi bat izan du Berako kultur etxean. Egonaldi honen barruan, hiru mediazio saio izan dituzte Berako San Jose zahar etxe eta Jubiloteka zerbitzuko lagunekin memoria solasgai. Antzeko mediazio saioak izanen ditu konpainia honek Euskal Herriko Hendaiako Mendi zolan espazioan eta Zizur nagusian, adin ezberdineko pertsonekin.

Berako Eztegara pilotalekuari larrialdi irteera berriak eginen zaizkio

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Berako Eztegara pilotalekuari larrialdi irteera berriak eginen zaizkio

Igantziko Talotxa enpresal eginen ditu frontoia egokitzeko proiektuaren bigarren faseko lanak, 80.000 euro inguruko aurrekontuarekin

Berako Eztegara pilotalekua egokitzeko proiektuaren 2. faseko lanak esleitu berri dira.  Inguruko 4 enpresa gonbidatu ondoren Igantziko Talotxa eraikuntzak enpresak egin du eskeintzarik onena. Lanen aurrekontua 80.000 euro ingurukoa da eta larrialdietarako irteera berriak egitea izanen da zeregin nagusia.  

Nabarmenak

Zorion agurrak