Lesakako Sanferminetako kartel eta portada irabazleak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 17a, 10:29
Ezker-eskuin, kartel, portada eta kontraportada irabazleak.

Kartela Garazi Conde Orubek egindakoa da eta portada Juan Carlos Pikabea margolariak 

Lesakako Sanferminak iragarriko dituen kartela eta besten programako azala eta kontrazalean joanen diren irudiak aukeratu dituzte. Karteletan, Garazi Conde Oruberen Hasiera izan da lehiaketako irabazlea eta portadarako, iaz bezala, Juan Carlos Pikabea Zubiri margolariaren Musika Soinua lana aukeratu dute.

 

Bakoitzak, 250 euroko bonoa eskuratuko du saritzat, herriko komertzio, zerbitzu edo ostatuetan erabiltzeko.

Kontrazal lehiaketa, margolariaren alabak, Mayi Pikabea Perinnek irabazi du, Bandera dantza lanarekin. Honek, 100 euroko bonoa izanen du saritzat, herriko dendetan eskolako materiala erosten erabiltzeko, bere lana programaren gibeleko azalean argitaratua ikusteaz gain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun