Lintxu Fundazioko Joseba Otaolak irabazi du Felix Errandonearen omenez 40. Txirrindularitza Saria

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 9a, 17:17
Felix Errandonearen omenez egindako 40. lasterketako podiuma.

Taldeka ere Lintxu Fundazioa nagusitu zen eta garai batean bezala, bi bildots eraman zituzten saritzat

Maiatzaren 6an jokatu zen Beran Felix Errandonearen omenez 40. aldiz antolatutako txirrindularitza saria, junior mailako txirrindulariei zuzenduta Gure Txokoak antolatua. 61 txirrindularik parte hartu zuten eta Lintxu Fundazioko Joseba Otaola izan zen 79 kilometroko ibilbidea osatzen bizkorrena.

 

Zortzi laguneko taldetxoak tropeletik ihes egitea lortu zuen 57. Kilometroan, Behobiatik bueltan eta horien artean sprintean erabaki zen garailea. Otaolaren gibeletik, El Caserío taldeko Alfonso Gastónek eta Combustibles Galdeano taldeko Miguel Mugikak osatu zuten podiuma. Tropela 36 segundora sartu zen. Denera, 61 txirrindularietatik 49k lortu zuten proba burutzea.

Tarteko helmugen sailkapenean Pindal taldeko Alejandro Fernandez nagusitu zen eta taldeka Lintxu Fundazioa gailendu zen. Lehenbiziko edizioetan egiten zen bezala, argazki zaharra horren lekuko, bi bildots eraman zituzten saritzat taldekideek. Ohiturekin segituz, Joseba Otaola irabazleak lore-xorta eman zion Rosa Errandoneari, Felix zenaren alabari.

Gure Txokoa elkarteak, proba antolatzea posible egin zuten boluntarioen lana eskertu nahi du lerro hauen bitartez, beraiek gabe ez baitzen posible izanen horrelakorik egitea.

 

SAILKAPENAK

1. Joseba Otaola (Fundación Lintxu)

2. Alfonso Gastón (El Caserío)

3. Miguel Múgica (Galdeano)

4. Ailetz Lasa (Albeniz)

5. Alejandro Férnandez (Pindal)

6. Iñigo Zabalza (Beola Motor)

7. Ibon Ruiz (Armentia),

8. Fermín Irigoyen (Lizarte)

9. Daniel Tena (Lintxu)

10. Iñigo Gonzalez (Lintxu).

 

Tarteko helmugak

1. Alejandro Fernandez (Pindal) 8 puntu

2. Alfonso Gastón (El Caserío) 5 puntu

3. Jesús Angel Casado (Lintxu) 2 puntu.

 

Taldeka

1. Fundación Lintxu

2. Combustibles Galdeano

3. Quesos Albeniz

4. El Caserío Valsay

5. Corbatas Pindal

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun