erran.eus

Udaberrirako egitarau zabala prestatu du Solaslaguna ekimenak

  Euskara  Bortziriak  Bera

Apirilaren 29an Mendilagunek mugaz muga buelta eginen dute Ibardinen

Solaslaguna ekimenak egitarau zabala prestatu du udaberrira begira. Lehen ekitaldia apirilaren 29an eginen dute eta mendilagunek mugaz muga mendi buelta eginen dute  Ibardin inguruan.

Udaberrirako egitarau zabala prestatu du Solaslaguna ekimenak
Aurten Ibardinen barna eginen dute irteera mendilagunek apirilaren 29an. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Maiatzaren 13an, Zurukuaingo Aroa bodegara irteera eginen dute mintzakideekin. Bisita gidatua eta bazkaria izanen dute.

Ekainaren 3an Mintza Eguna ospatuko dute Txorierrin eta akitzeko, ekainaren 17an ikasturteari agurra eskainiko diote, Alkurruntzerat irteera eginez eta Otsondon bazkari autogestionatua antolatuz. 

2017/04/29 08:00

Bortziriak Bera

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa