Berako Udalak oroimena izeneko atal berria abian jarri du bere web orrian

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 8a, 07:37
Berako udalaren web orriaren atal berriaren itxura.

Plataformak herriko oroimena izanen du ardatz

Berako Udalak oroimena izeneko atal berria ireki du bera.eus web orrian (oroimena.bera.eus). Honetan herrian suertatutako gertaera historikoak jorratuko dira ikuspegi zabal batekin (kultura, historia, kirola, gizartea,…). 

 

Hiru zutabe izanen ditu web orriak:

1. Egitasmoak: herrian burutu eta burutzen ari diren egitasmoen erakusleihoa. Momentuz ondoko hauek daude:

  • Oroit(h)arri antzezlana
  • Isidoro Fagoaga
  • Berako Oihua (momentuz azken 10 urteotakoak bildu dira. Poliki-poliki aurrekoak ere sartuko dira)
  • San Migel zubia 1813-2013
  • Langile batailoak Beran
  • Espainiako gerrako fusiolatu eta desagertuak gogoan
  • Julio Caro Baroja 1914-2014

2. Testigantzak: herritarren bideoak, irudiak, argazkiak, dokumentuak… euren gertaera eta bizipenak bere horretan altxatuko dira.

3. Blog kolektiboa: proiektu irekia eta dinamikoa da. Herriaren iraganean interesa duen herritar orok parte hartzeko izanen du.

Berako Udalak herritarrei luzatu die plataforma hau, bisitatzera gonbidatuz, herriaren iragana hobeki ezagutzeko eta horretan parte hartzeko gonbita ere egiten die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun