Emakumeen Egunak hainbat ekitaldi ekarriko ditu Bortzirietara

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko ots. 28a, 09:17
Bortzirietako Emakumeen Mendi Itzulia Arantzan eginen dute aurten.

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta

Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.

 

Martxoaren 3an, ortziralean, 19:00etan, Colectivo Cerdas taldearen erakusketaren irekiera eginen dute  Berako Kataku ostatuan. Martxoaren 19ra bitarte ikusgai izanen da.

Martxoaren 4an, larunbat arratsaldeko 5etan, Emakumeon gorputza: minik gabeko erditze konszientea hitzaldi-tailerra eskainiko du Estitxu Fernandezek Beralandetan. Gero, trikipoteoa eginen dute eta bukatzeko, 21:00etan emakumeen kantu afaria Espidobaitan (Afariaren prezioa 15 eurokoa da eta izena emateko 688662858 telefonora deitu behar da).

 

Bortzirietako Emakumeen Mendi Itzulia Arantzan

Bortzirietako Oina­rriz­ko Jendarte Zerbi­tzu­en Mankomunitateak antolatutako Bortzirietako Emakumeen VIII. Mendi Itzulia Arantzan eginen dute martxoaren 5ean. 09:00etan Arantzako plazatik aterako dira eta Meakara igo ondotik, Argatsorora joanen dira, gero Senberrokoborda azpitik Pilotasorora eta Zakuteneko bordatik Putzu beltzera, Arruzpin barre­na herrira itzultzeko. 13:00etan elkarretara­tzea eginen dute leku berean. 14:00etan bazkaria Pabloenean (Prezioa: 20 euro). Izen emateko azken eguna martxoaren 2a izanen da. Ho­rretarako, 948 635036 telefonora deitu behar da.

Martxoaren 7an, astearte arratsaldeko 4:30ean Lesakako Harri­ondoa Kultur Etxean, Cuidarse para cuidar hitzaldia eskainiko du Alzheimer eritasuna dutenen senideak bil­tzen dituen AFAN elkarteak.

Martxoaren 8an, asteazkenean 12:30ean elkarretaratzea eginen dute Toki Ona institutuan eta 13:00etan filma eskainiko dute Kultur Etxean. 20:00etan kalejira eginen dute  Mukixu zubitik Altzateko plazara. Kalejira giroteko danborrak edo soinua ateratzeko bertze tresnak eramatea eskatu dute.

Martxoaren 10ean, ortziralean 18;30ean, Gutik Zura dokumentala eskainiko dute Etxa­larko Kultur Etxean.

Martxoaren 12an, igandean 18:00etan Sufragistas filma eskainiko dute Berako Beralandetan.

Martxoaren 19an, igandean 18:00etan, Beraren konkista an­tzezlana eskainiko dute Berako Kultur Etxean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun