Ortzegun Gizeneko harat-honatak egin dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 24a, 08:09
Inude eta Artzai ttikiak, Ortzegun Gizeneko kalejiran.

Inude eta Artzai ttikiak eta ikastetxeetako konpartsak kalejiran ibili ziren

Ortzegun Gizen eguna ere handia izaten da Beran. Eguraldi ederra aprobetxatuz, kalejira egin zuten arratsaldean suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Inude eta artzai ttikiekin batera, ikastetxeek bakoitzak bere konpartsa eta gaiarekin atera ziren: Ricardo Baroja eskolakoek itsasoa izan zuten gaitzat, Labiaga ikastolakoek zirkoa, eta Jesusen Bihotzakoek estralurtarrak. Ondotik, haurrentzako berbena izan zen Eztegara pilotalekuan.

Erlazionatuak

Ortzegun Gizen Beran

Ttipi-Ttapa 2017 ots 24 Bortziriak   Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun