Inauterietako kontzertua eskaini du Berako Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko ots. 23a, 07:27
Emanaldi polita eskaini zuten Musika Eskolako ikasleek mozorroturik.

Ortzegun Gizen Egunean, arratsaldean abiatuko da kalejira

Inauterietako egitaraua otsailaren 22an, asteazken arratsaldeko 6etan hasi da Beran, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek Kultur Etxean eskaini duten Inauterietako kontzertuarekin. Ohi bezala,ikus-entzulez gainezka zegoen Kultur Etxea eta ondotik, txokolatada izan zuten ikasleek.

 

Ortzegun Gizen egunean,15:45ean abiatuko da kalejira suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Eguraldi txarra eginen balu, zuzenean Eztegara pilotalekuan geldituko lirateke 16:00etan. Ondotik, 16:30ean, haurrentzako berbena izanen da Eztegara pilotalekuan.

Otsailaren 26an, igandearekin, inude eta artzaiak ibiliko dira karrikaz karrika. Goizeko 10etan abiatuko dira Eztegara pilotalekutik. Goizeko ibilaldiaren ondotik, bazkaria eta arratsaldeko 6etan berriz ere abiatuko dira Eztegara pilotalekutik Altzateko karrikara.

Otsailaren 27an, Inauterietako Astelehenean, goizean zingar-arraultzea eginen dute koadrilek auzoz auzo eta karrikaz karrika eta eguerdi aldera karrozak eta mozorroak ikusiko dira karriketan. 19:00etan Batuklan taldearekin batukada eginen dute Altzateko karrikanBerako Udalak, Berako Kultur Batzordeak eta Gure Txokoa elkarteak antolatu dituzte inauteriak, Berako Musika Bandaren, Labiaga Ikastolaren, Jesusen Bihotza Ikastetxearen, Ricardo Baroja Eskola Publikoaren, Toki Ona Institutuaren eta Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun