Mintza Txotx sagardotegiko bazkaria eginen dute Nafarroako solaslagunek martxoaren 11n Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 22a, 08:41

Izen emateko epea martxoaren 8a artio irekia dago

Eskualdeko Solaslagunak, Iruñerriko eta Lizarbeibarko Mintzakideak eta Baztan-Bidasoako Euskaltegiak antolatua, Mintza Txotx sagardotegiko bazkaria eginen dute martxoaren 11n Lesakako Linddurrenborda sagardotegian. Izen emateko epea martxoaren 8ª artio zabalik dago.

Solaslagunatik diotenez, «saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du».

Sagardotegiko menuaren prezioa 28 eurokoa da, kafea eta kopa aparte. Autobusaren prezioa, berriz, 7 eurokoa. 13:15ean Elizondoko plazan izanen da, 13:40an Doneztebeko bus geltokian eta 14:00etan Lesakan. Lesakatik bueltan, berriz, 20:30ean abiatuko da.

Izen emateko 610 920673 telefonora deitu behar da (Solaslagunaren Txokoa) edo solaslaguna@topagunea.org helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun