Endarlatsak historian zehar izan duen garrantzia ezagutzeko jardunaldiak asteburuan Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 22a, 08:24
Basilio Lacort Larralde beratarraren ekimenez momunentu bat eraiki zen Endarlatsan hildako karabineroen omenez eta 1907an inauguratu zuten.

Santa Kruz apezak agindutako fusilamenduei buruz ariko dira ortzirale arratsaldean Beralandetan eta larunbat goizean bisita gidatua eginen dute

Otsaileko azken asteburuan, Endarlatsak historian zehar izan duen garrantziaz aritzeko jardunaldiak antolatu dituzte Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak. . Hilaren 24an, ortziralean 18:30ean Endarlatsako fusilamenduak. Santa Cruz apaiza solasaldia eskainiko dute Beralandetan Jesus Arratek eta Aurelio Gutierrezek gaztelaniaz eta hilaren 25ean bisita gidatua eginen da Aurelio Gutierrezekin. Oinez joateko larunbat goizeko 9etan geldituko dira Herriko Etxeko Plazan eta autoz joaten direnak 10:30ean Endarlatsan bertan. Hau ere gaztelaniaz eginen dute.

 

Bigarren Karlistadan, 1873ko ekainaren 4an, Santa Kruz apezaren aginduz 28 karabinero fusilatu zituzten eta bertze 7 borrokan hil ziren Endarlatsan eta horiek gogoratuz, Basilio Lacort Larralde errepublikazale  beratarraren ekimenez monumentu bat eraiki zen eta 1907. urtean inauguratu zuten. Monumentua ondare kultural izendatu dezala eskatu dio Udalak Principe de Vianari, dituen akats batzuk zuzenduz. Hemendik sortu zen Endarlatsan izan ziren gertakari haiei buruzko jardunadi batzuk antolatzearen asmoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun