Uxane eskola eta lur-saila saltzeko enkantea deitu du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 21a, 11:07
Uxaneko garai bateko eskola.

Hasierako prezioa 139.940,50 eurokoa da eta eskaintzak martxoaren 10eko 13:30 arte aurkez daitezke 

Garai batean Uxane eskola hartzen zuen Garaitarreta auzoko eraikia eta inguruan duen lur eremua (15. Poligonoko 147. lur-zatia) saltzeko enkantea deitu du Berako Udalak. Hasierako prezioa 139.940,50 eurokoa da eta eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 10eko 13:30 bitarte zabalik dago.

 

Guztira 289,12 metro koadroko eremua hartzen du Berako Udalak saldu nahi duen ondarea. Horren barrenean, 1954an eraikitako eraikina dago, 72na metro koadroko bi solairu duena. Beheitiko solairua eskola izan zen eta goitikoa etxebizitza moduan erabili da.

Enkantean parte hartzeko 2.798,81 euroko fidantza jarri beharko da, ondarearen balioaren %2a.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun